Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Supermerkatu ideala, aste honetan, "Teknopolis" saioan

EiTB

Plastiko aztarna murrizteko supermerkatuek hartutako konpromisoak eta saltzen ez diren produktuen kudeaketa jasangarria aztertuko dituzte.

  • Iñaki Leturia, "Teknopolis"eko aurkezlea.

    Iñaki Leturia, "Teknopolis"eko aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Birziklapena ez da nahikoa plastiko-zaborraren arazoari aurre egiteko. Ezinbestekoa da plastikozko ontziak murriztea eta berrerabiltzea. Horren harira, Lorea Flores Greenpeace-ko kidea elkarrizketatuko dute aste honetako "Teknopolis"en. Estatuko supermerkatu nagusiek euren plastiko-aztarna murrizteko hartu dituzten konpromisoak aztertu ditu Greenpeace-k, eta sailkapen horren lehen postuan euskal enpresa bat dago: Eroski. Supermerkatuetan egin dituzten aldaketen gakoak zeintzuk izan diren ezagutuko dugu. Zer da ondo egiten ari direna eta non daukate hobetzeko aldea?

Bestalde, supermerkatuetan saltzen ez diren produktuek ere lana ematen dute. Logistikan "gutxitu, berrerabili eta birziklatu" leloa aplikatuz, Uvesco taldeak hondakin kudeaketarako estrategia bat martxan jarri du. Sistema honi esker, iaz 284 tona elikagai eraman zituzten Elikagaien Bankura eta 6.200 tona produktu birziklatu zituzten.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:00etan ETB1en eta igandean, 13:30ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ditzakegu.