Udak Dakarrena
21:30ean
En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxezarreta, gaur, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Berarekin batera, Miren Gojenola aktorea, Aitzol Ibarloza abeslaria, Leire Orbe telebistako aurkezlea eta Aizpea Oihaneder sukaldaria izango dira Iantzirekin.
-
Iñigo Etxezarreta, ETS taldeko abeslaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Donostian jarraituko du Julian Iantzik "Udak Dakarrena" zuzenean aurkezten.
Askotariko gonbidatuak izango dira gaurkoan. Horietako bat Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento (ETS) taldeko abeslaria izango da, eta abesti bat zuzenean entzuteko aukera eskainiko digu.
Berarekin batera, uda honetan ETB1eko "Etxekoak Udan" telesailean agertu den Miren Gojenola aktorea ere egongo da. Horiez gain, "Bago!az" saioan agertu zen Aitzol Ibarloza abeslaria, Leire Orbe telebistako aurkezlea eta Aizpea Oihaneder sukaldaria ere pasatuko dira programako sofetatik. Aizpeak, gainera, errezeta bat prestatuko du zuzenean.
Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileek udako plan eta protagonista berriak aurkeztuko dituzte.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.