Publizitatea
Itxi

2020/03/31

00:50

Ur Handitan

22:30ean

Etxean geratu ezin direnak izango dira protagonista, gaur, "Ur Handitan" saioan

EiTB

Etxetik lan egiten jarraitzen du ETB1eko saioaren lantaldeak.

0:29
Mikel Ayestaran EiTBren berriemailea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Etxetik lan egiten jarraitzen du Euskal Telebistako "Ur Handitan" saioko lantaldeak, baina gaurko atalean etxean geratu ezin diren horiek izango dira protagonistak.

Aurreko astean ezagutu genuen Eider Gabilondo, eta jarraipen txiki bat egingo diote oraingoan, nola dagoen jakiteko.

Nora Hadi Mendaroko Ospitaleko erizaina da, eta bere lana egiteko ateratzen da etxetik, baita Mikel Lopez ere, Laudioko suhiltzailea. Amets Ladislaok esnekiak saltzen ditu, eta Bizkaigane kooperatibako kidea da. Egun hauetan, ezin dute herriko merkatuetan saldu, baina ogibidearekin aurrera jarraitzeko modu berriak jarri dituzte martxan.

Saio honetan ere, nazioarteari begiratuko diote. Marko Etxabeguren eta Malen Garmendia Zaporeak taldeko boluntarioak dira, eta Moriako errefuxiatuen kanpalekuko egoera nolakoa den azalduko dute. Azkenik, Mikel Ayestaran kazetariak Ekialde Hurbilean gertatzen ari denari buruz hitz egingo digu.

"Ur Handitan" etxetik, etxean geratu ezin duten horientzat guztientzat, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;