Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

"Euripean jaio" erreportajea, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EiTB

Guraso izan berri direnen eta haurdun dagoen emakume baten esperientziak bilduko ditu Xabier Madariagak oraingo honetan, baita eurekin harremanetan dauden osasungintzako langileena ere.

0:25
Jaioberri bati,

"Ur Handitan"en saio hau jaiotzei eskaini diete, eta bertan parte hartzen duten pertsona guztiei. Ezohiko egoera honen erdian bizitza berri bati ongietorri eman dieten horien inguruan egin dute aste honetako erreportajea; diotenez, "COVID-19aren belaunaldia" izango den honetan.

Irati eta Xabi guraso izan berri dira; martxoaren 11n jaio zen Telmo. Hasieran denak normala bazirudien ere, komentarioak entzuten ziren, "eskolak itxiko dituzte", eta neurriak hartzen hasi ziren gutxika-gutxika. Azkenean, alarma-egoerak ospitalean harrapatu zituen. 

Koronabirusaren krisiak sorpresa asko ekarri dizkie Guillermori eta familiari. Maskara jantzita erditu behar izatea ez dela oso erosoa, baina gogorrena familiarekin une hori ezin konpartitu izana dela diote. 

Oihanek apirilaren 14an izan du bere lehen alaba, koronabirusaren krisialdiaren erdi-erdian. Erditzea induzitua izan da, eta nahiko estresagarria. Dena den, ospitaleko giroa oso ona izan dela dio, burbuila batean bezala egon dira, eta bikotekidea ondoan izan du denbora guztian. 

Haurra izan duten familientzat ez ezik, osasungintzako profesionalentzat ere egun bereziak izaten ari dira. Jon Diez ginekologoa da, eta Erika Cortes, emagina. Bien esanetan, egun gogorrak dira familientzat eta lantaldearentzat, baina euren lana familiak lasaitu eta dena ondo ateratzeko ahalegin guztiak egitea da. 

Azkenik, erditzear den emakume baten kezkak eta ilusioak ezagutuko dituzte. Leire edozein momentutan erditu daiteke, haurdunaldiko 40 asteak bete baititu, eta zain dago. 

Bizitzari eskainitako "Ur Handitan. Euripean jaio", gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.