Ztanda
Bigarren denboraldia
"Ztanda", Euskal Herriko artistarik onena topatzeko musika lehiaketa handiena, igandean itzuliko da ETB1era
EITB Media
Urriaren 6tik aurrera, hamahiru lehiakidek hartuko dute parte Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako saioan, 15.000 euroko saria jokoan dela.
-
"Ztanda"ko aurkezleak eta epaimahaiko kideak
Euskal Herriko artistarik onena topatzea helburu duen Ztanda saioa igande honetan itzuliko da Euskal Telebistara. Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako musika talent showaren bigarren edizioa urriaren 6tik aurrera izango da ikusgai ETB1en, igandero, 22:00etatik aurrera. Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, Klara Mendizabal sopranoa, Alex Sardui Gatibuko abeslaria eta Beñat Rodrigo Kiliki Frexko Chill Mafia taldeko kide eta abeslaria arituko dira abeslarien jarduna epaitzen.
Barbara Goenaga eta Iker Villa
Aurtengo berrikuntza da Miramongo plato ikusgarrian jokatuko dela 13 lagunen arteko lehia, hamar astez. Artistarik onenak 15.000 euroko saria eskuratuko du, baita Euskal Herriko abeslari onenaren titulua ere. Miriam Lujua izan zen aurreko edizioko irabazlea.
Lehiakideek garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Emanaldiak prestatzeko bi coach izango dituzte: Adrian Garcia de los Ojos musikaria, ahotsa lantzen laguntzeko; Paula Bujanda dantzaria, koreografiak prestatzeko.
"Ztanda Replay", los martes
Los martes por la noche, a las 22:30 horas, "Ztanda Replay" recogerá los momentos más emotivos y espectaculares de la gala del domingo y las reflexiones de los concursantes. Hablarán sobre sus actuaciones y sobre el trabajo realizado durante la semana con la ayuda de los coach. También mostrarán su opinión sobre la valoración del jurado.