Bizkaiko patronalak aitortu du aurrerapausoak eman direla biktimen aitortzan, baina ez dela nahikoa esan du, eta "ez dela berandu kolektibo garrantzitsu horrekin justizia egiteko".
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak "ETAren mehatxuagatik joan ziren pertsonak, familiak eta enpresak aitortzeko eta erakartzeko plan bat" bultzatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Oraindik ez da berandu ahaztutako kolektibo garrantzitsu honekin justizia egiteko", adierazi du.
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkaria erostetik zetorrenean.
Frantziako Armadak eta Jendarmeriak apirilaren 22tik 24ra egin zuten bigarren indusketa, Landetan. Bilaketa horren txosten ofiziala Auzitegi Nazionalera igorriko dute, eta Ismael Moreno epaileak erabakiko du kasuaren inguruan.
Bigarren indusketan ere, ez dute Jose Miguel Exeberria "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu. 1980an desagertu zen eta Batallon Vasco Españolek hartu zuen erasoa bere gain. Sekretu Ofizialen legea indargabetzea eskatu dute, beste behin, 'Naparra'-ren senideek.
Epaileak uste du hilketa eragotz zezaketela eta ez zutela egin, eta horrek agerian uzten duela emaitza lortzeko borondate argia. Bestalde, bi milioi euroko fidantza solidarioa ezarri die.
EH Bilduko lehendakarigaiak barkamena eskatu die biktimei ETA talde "armatua" (eta ez "terrorista") izan zela esateagatik. Biktimen elkarteek, bestalde, "barkamen faltsutzat" jo dute.
EH Bilduren lehendakarigaiak esan du "damu" dela ETAri buruzko galdera bati emandako erantzunagatik, eta barkamena eskatu die biktime hitz horiekin haien "sentsibilitatea" zauritu bazuen (adierazpenak gaztelaniaz).
Moskuko sarraskiaren ustezko lau egileak epailearen aurrera eraman dituzte, eta hark prebentziozko espetxeratzea ezarri die. Jorasango Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen erasoa, baina Putinen gobernuak ez du egiletza onartu.
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
Estatu Islamikoaren propaganda komunikabidearen esanetan, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatzen da.
Gutxienez 140 pertsona hil eta 100 zauritu ditu Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuan. Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu erasoarekin lotuta.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, bestalde, 24 urteko kartzela-zigorra eskatu du, eta Espainiak Ukrainari emandako babesaren aurkakoa zela gogorarazi du.
Orain 22 urte hil zuen ETAk Priede. Jose Ignacio Asensioren hitzetan, egun daukagun demokrazia Priede bezalako sozialistek egindako lanari esker da. Horren arabera, haren heriotza ez zen ziklo politiko baten ondorio izan, ETAren arrazoigabekeriaren ondorio baizik.
Gaur 20 urte bete dira polizia nazional batek eta haren semeak tiroz eta labankadaz hil zutenetik, M-11ko atentatuen ostean 'ETA EZ' zioen kartel bat jartzeari uko egin ziolako. Donibane auzoan zeukan dendako atarian egin dute omenaldia, Joseba Asiron Iruñeko alkatea bertan zela.
Angel Berrueta Valeriano de la Peña polizia nazionalak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak hil zuten, ETA M-11rekin lotzen zuen kartel bat zintzilikatzeari uko egiteagatik. Bi hamarkada beranduago, Berrueta ez dute oraindik motibazio politikoaren biktima gisa aitortu.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriak, Euskadiko administrazio zentralaren ordezkari nagusi gisa egin duen lehen ekitaldi ofizialean, "bizikidetza demokratikoan sakontzeko" eta Euskadiko eta Espainiako aniztasunarekin duen konpromisoa erakutsi du.
Bi hamarkada geroago, Aitziber Berrueta alabak argi dio: "Ez da justiziarik egin. Hiltzaileak epaitu zituzten, baina hilketaren arduradun nagusia Espainiako Gobernua da". Angel Berruetak motibazio politikoko biktimaren aitortzarik gabe segitzen du.
M11ko atentatuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
Lehergailuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten Madrilgo aldirietako trenetan. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
Espainiako Gobernuko presidenteak terrorismoaren biktimak gogorarazteko beharra aldarrikatu du, baina baita Giza Eskubideak defendatzeko eta terroristek amaitu nahi duten Zuzenbide Estatua indartzeko ere (adierazpenak gaztelaniaz).
Arabako erakundeek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Udalaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak bat egin du elkarretaratze horrekin. Iruñean ere terrorismoaren biktima guztiak izan dituzte gogoan.
Jatorri errumaniarreko emakume honek zauri oso larriak izan zituen M-11ko atentatuan. Erredura handiek eta ebakuntza ugariek utzitakoak baino zauri psikologikoek eragin diote minik haundienak. Horrek eta politikariek biktimez egin zuten erabilpenak eragindako amorruak
Amaia Etxezarreta, Aitziber Fernandez (ETB), Aritz Agirre (Euskadi Irratia) eta Ainara Torre (Radio Euskadi) kazetariek 2004ko martxoaren 11ko atentatuak gogora ekarri dituzte. Madrilen lanean zeuden.
Gainera, argi urdin batekin argiztatu dute zerua 2004ko atentatuetan hildako eta zauritutako pertsonak ohoratzeko. Gune berriak 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egun honetan 1.200 metro soilik bisitatu ahal izango diren.
2004ko martxoaren 11ko atentatuan hil eta zauritutako pertsonen omenez, gune berri bat ireki du 20. urteurrenaren bezperan Madrilgo Erkidegoak, Atochako tren geltokitik gertu. Hain justu, kanpoaldean zegoen oroigarriaren azpian kokatu dute gune berria.
Arrasaten egin duten omenaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkio EH Bilduko alkateari bertan egoteagatik, eta bere koalizioak gizartearekin oraindik ere zor handi bat duela esan dio.
Montserrat Soler, Francisco Alameda eta Eulogio Paz biktimek kritikatu egin dute batzuek oraindik atentatuen egiletzari buruzko konspirazioaren teoriak hauspotzen jarraitzea, horrek biktimei ez dielako uzten "zauriak ixten".
Eguerdian egin dute ekitaldia, haren omenez Hernanin jarritako monolito eta plakaren ondoan. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea ere egin dituzte.
Arabako hiriburuan bien omenez jarritako monolitoaren aurrean egin dute lore-eskaintza egin dute. Fernando Buesa eta Jorge Diez 2000ko otsailaren 22an hil zituen ETAk bonba-auto batekin.
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Fernando Buesa eta Enrique Casas buruzagi sozialistak gogoratzeko.
ETAk hil zuen Montxo Doral ertzainaren kasua berriro ireki du Auzitegi Nazionalak, atentatuaren egilea Iratxe Sorzabal izan zela uste baitute. Halere, Cristina Sagarzazu Doralen alargunaren aburuz, ez da justizia egingo.
Besteak beste, Jose Barrionuevo ministro ohia, Adolfo Suarez Illana PPko kidea eta Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia izan dira ETAk hildako sozialistari egindako omenaldian.
PPko legebiltzarkide ohi eta Donostiako Udaleko zinegotzia 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk, Gipuzkoako hiriburuko taberna batean. Gaur Eusko Legebiltzarreko talde guztiek minutu bateko isilunea egin dute bere omenez.