Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Katalunian "elkarrizketarako" eta "ezberdinen artean akordioak lortzeko" garaia dela uste du Ortuzarrek

EAJren EBBko presidenteak Salvador Illa eta Junts zoriondu ditu, hurrenez hurren, hauteskundeak irabazteagatik eta lehen indar subiranista izateagatik.

Andoni Ortuzar, artxiboko irudi batean. EiTB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, artxiboko irudi batean
Andoni Ortuzar, artxiboko irudi batean. EiTB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egin ondotik, han eta hemendik alderdi politikoen erreakzioak iristen ari dira. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen arabera, "politikaren, elkarrizketaren eta ezberdinen arteko akordioen garaia da, Kataluniako nazioarentzat onena bilatuz".

Sare sozialetan zabaldutako mezuan, buruzagi jeltzaleak hauteskunde emaitzen osteko balorazioa egin du. PSC izan da lehen indarra, 42 eserlekurekin, Juntsen (35 eserleku) eta ERCren aurretik (20 eserleku).

Ortuzarren esanetan, hauteskunde emaitzek Kataluniako politikaren "konplexutasuna" eta "aniztasuna" islatzen dute. Azaldu duenez, zenbakiak estuak dira eta alderdiek tarte txikia izango dute gobernua osatzeko.

Hori dela eta, "politikaren", "elkarrizketaren" eta "ezberdinen arteko akordioen" garaia dela aldarrikatu du.

Amaitzeko, Ortuzarrek PSCren garaipena aitortu eta zoriondu egin du. Halaber, Junts ere zoriondu du lehen indar subiranista izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika albisteak PNV-EAJ Albisteak Alderdi Sozialista PP Andoni Ortuzar Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Podemos berriak Hauteskundeak gaur CUP gaur Vox ERC Kataluniako Gobernua Sumar Mugimendua 2024 Junts per Catalunya