Donostia

1 / 30 Hurrengoa
Alba Menendez: ''Garaipen oso sufritua izan da''

Alba Menendez: ''Garaipen oso sufritua izan da''

Bera Berak bere historiako bederatzigarren liga irabazi du, Elxekin itzuliko partida 27na amaituta, joanekoan 30 ea 26 gailendu ostean.

 Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 45. urteurrenean

Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 45. urteurrenean

Eguzkik eta Gladys Gogoan elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu dira Cristina Enea parkean izatez Venezuelakoa zen arren, Donostian bizi zen ikaslea gogoratzeko. Guardia Zibilak hil zuen del Estal, nuklearren eta Bardeako tiro poligonoaren aurkako protesta batean, Tuteran, duela 45 urte.

Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian

Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian

Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik

Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik

Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.
Hondartzak zabalik, eguzkia falta

Hondartzak zabalik, eguzkia falta

Hondartza denboraldia hasi da gaur Bizkaian eta Donostian, baina eguzkirik gabe, hutsik daude hondartzak. Begiraleek ez dute gaur lan handirik izango. Irudiak: Bakioko hondartza - Victor Uriarte; Kontxako hondartza - Jon Hernande Utrera.

Ander Goenaga, ABkrosseko antolakuntzako kidea: ''Euskara da gure tresna nagusia''

Ander Goenaga, ABkrosseko antolakuntzako kidea: ''Euskara da gure tresna nagusia''

Donostiako Amara  Berri auzoko Berritsu euskara elkarteak sustatu nahi zuen euskara eta kirola, eta horrela sortu zuten ABkrossa. Horrez gainera, ekimen honek parekidetasuna bultzatzen du. Bihar izango dute hitzordua, ekainaren 1ean.

Boluntarioek zigarrokinak jaso dituzte Donostiako Zurriola hondartzan

Boluntarioek zigarrokinak jaso dituzte Donostiako Zurriola hondartzan

Surfrider Foundationek martxan jarritako kanpaina da. Zigarrokinak dira  Europako hondartzetan gehien jasotzen diren hondakinak. Adituen esanetan, litroko botila batean 360 zigarrokin sartzen dira, eta 540 litro eta erdikoetan.

Agirrezabala: ''Oso pozik nago kontratua Athleticekin berritzeaz, aurrerapauso bat da nire futbolari biden''

Agirrezabala: ''Oso pozik nago kontratua Athleticekin berritzeaz, aurrerapauso bat da nire futbolari biden''

Julen Agirrezabala atezainak kontratua berritu du Athleticekin 2027ko ekainaren 30era arte. Donostiarrak adierazpen hauexek egin ditu klubarekin duen lotura luzatuta.

Martuteneko bizilagunek elkarretaratzea egin dute etxeetan ugaritu diren lapurretak salatzeko

Martuteneko bizilagunek elkarretaratzea egin dute etxeetan ugaritu diren lapurretak salatzeko

Donostiako Martutene auzoko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, etxeetan azkenaldian ugaritu diren lapurretak salatzeko. Ez bakarrik lapurretak, baita indarkeriazko erasoak ere. Pasa den astean, 77 urteko gizon batek jipoia jaso zuen eta erietxera eraman behar izan zuten.

Jon Mikel Aranburuk Realean jarraituko du 2027ra arte

Jon Mikel Aranburuk Realean jarraituko du 2027ra arte

Talde txuri-urdinak ostegun honetan jakinarazi duenez, jokalari venezuelarrak kontratua berritu du beste hiru denboralditarako.
Anne Erauskin: ''Intentsitate altu batekin ateratzen bagara, finala irabaz dezakegu''

Anne Erauskin: ''Intentsitate altu batekin ateratzen bagara, finala irabaz dezakegu''

Anne Erauskin ermuarra sinetsita agertu da Bera Berak Iberdrola Ligako txapela irabaz dezakeela, Elxeren aurkako bigarren neurketan lehendabizikoan erakutsitako kontzentrazio eta intentsitate berak plazaratuz gero.

Bera Berak bereganatu du Ligako finaleko lehen neurketa (30-26)

Bera Berak bereganatu du Ligako finaleko lehen neurketa (30-26)

Donostiarrak bi gol azpitik heldu dira atsedenaldira, baina bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi dute Imanol Alvarezen jokalariek, eta Elx garaitu dute.
'Karmele' filma grabatzen ari dira, konpromiso politikoa duen bikote baten istorioa

'Karmele' filma grabatzen ari dira, konpromiso politikoa duen bikote baten istorioa

pelikulak Kirmen Uriberen eleberri saritu bat du oinarri: 'Elkarrekin esnatzeko ordua'. 'Karmele' filmaren estreinaldia 2025erako aurreikusten dute, eta EITBren laguntza du.

Urkok eta Zakharyanek garaipena eman diote Realari, Tokyo Verdy aurkari, Japoniako lagunartekoan (0-2)

Urkok eta Zakharyanek garaipena eman diote Realari, Tokyo Verdy aurkari, Japoniako lagunartekoan (0-2)

Jokalari gasteiztarrak 45. minutuan sartu du gola, eta erdilari errusiarrak, ordea, 91.ean, luzapenean. Imanolek hainbat gazte zelairatu ditu partida horretan, bai eta txapelketa ofizialetan minutu gutxiago izan dituzten zenbait futbolari ere.
Txema Hernandez: ''Jendea konturatu gabe ingurumenaren zaintzaren inguruan sentsibilizatzea bilatzen dugu''

Txema Hernandez: ''Jendea konturatu gabe ingurumenaren zaintzaren inguruan sentsibilizatzea bilatzen dugu''

Txema Hernandez Donostiako Cristina Enea Fundazioko zuzendaria da. Fundazioaren helburua ingurumenaren aldeko politikak egitea da. Saioan martxan dituzten proiektu desberdinei buruz hitz egin digu gonbidatuak.

Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez

Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez

Jokalari kanariarrak Donostian segiko du 2025era arte; beraz, bigarren denboraldia osatuko du taldean, asteazken honetan klubak jakinarazi duenez.
TBEX 2024, bidaietako influencer eta blogarien nazioarteko topaketarik handiena, Donostian ospatuko da

TBEX 2024, bidaietako influencer eta blogarien nazioarteko topaketarik handiena, Donostian ospatuko da

Kongresuak 300 blogari baino gehiago bilduko ditu maiatzaren 30ean eta 31n Donostiako Kursaalen.
Super Amara Bera Bera, Ligako titulua irabazteko lehen urratsaren bila

Super Amara Bera Bera, Ligako titulua irabazteko lehen urratsaren bila

Donostiako taldeak Atticgo Elche hartuko du Josean Gasca kiroldegian, asteazken honetan, 19:30etik aurrera, Iberdrola Guerreras Ligako finaleko joaneko partidan.
Arte publikoari, BAI Intxaurrondon

Arte publikoari, BAI Intxaurrondon

Ekainaren 8an eta 9an, BAI Topaketen hirugarren edizioa egingo dute Donostian, "arte publiko garaikidea herritarrei hurbiltzeko eta donostiarrak eta bisitariak estimulatu, konprometitu eta hunkitzeko".
Bi emakume atxilotu dituzte Donostian tratamendu mediko-estetikoak egiteagatik, beharrezko egiaztagiririk gabe

Bi emakume atxilotu dituzte Donostian tratamendu mediko-estetikoak egiteagatik, beharrezko egiaztagiririk gabe

Hainbat substantzia injektagarri konfiskatu zizkieten atxiloketaren unean. Substantzia horiek ez zuten Europar Batasunaren berme-ziurtagiririk etiketan. 7.000 euro ere atzeman zizkieten.
Gipuzkoan 26,4 milioi inbertituko dituzte zubiak eta biaduktuak indartzeko eta birgaitzeko

Gipuzkoan 26,4 milioi inbertituko dituzte zubiak eta biaduktuak indartzeko eta birgaitzeko

Obren artean, nabarmentzekoak dira Donostiako Loiola auzoko GI-20 errepideko biaduktuen ekialdeko muturra, N-I errepideko zenbait azpiegitura eta Mendaro, Lasarte-Oria, Andoain eta Azpeitian sartzeko azpiegiturak.
Realeko bost jokalari eta Athleticeko hiru deitu ditu Luis de la Fuentek Eurokopako aurrezerrendan

Realeko bost jokalari eta Athleticeko hiru deitu ditu Luis de la Fuentek Eurokopako aurrezerrendan

Realetik Alex Remiro, Robin Le Normand, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal deitu ditu; Athleticetik, berriz, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams.
Realak galdu egin du Zubietan Real Madrilen aurka jokatutako partida (1-2)

Realak galdu egin du Zubietan Real Madrilen aurka jokatutako partida (1-2)

Madrildarrak 0-2 aurreratu dira Bruunek eta Athenea del Castillo egindako golekin. Atsedenaldiaren atarian, Cecilia Marcosek 1 eta 2koa egin du. Realak ez du Zubietan irabazten azaroaren 25etik.

Ehunka lagun bildu dira Donostia Defendatuz plataformak hiri eredu bizigarri baten alde deitutako martxan

Ehunka lagun bildu dira Donostia Defendatuz plataformak "hiri eredu bizigarri baten alde" deitutako martxan

Martxa 12:00etan abiatu da Easo plazatik 'Donostia ez dago salgai! Hiri bizigarri aten alde' lelopean. Donostia ez dagoela salgai aldarrikatu, eta Udalari, gutxi batzuen interes ekonomikoak barik, herritarrak lehenetsi ditzala exijitu diote.
Imanol Alguacil: ''Lehen 15 minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Imanol Alguacil: ''Lehen 15 minutuak ez zaizkit batere gustatu''

Realak 0 eta 2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Reale Arenan, aurtengo denbiraldian, jokatutako azken partidan.

Turismo masiboaren aurkako protestak Estatu osoa hartzen ari dira

Turismo masiboaren aurkako protestak Estatu osoa hartzen ari dira

Atzo Ibizan egin zuten manifestazioa, apirilean, besteak beste, Kanaria uharteetako kaleak jendez bete ziren, eta bihar Donostian egingo dute protesta.

Donostiarra garaile, Mutrikuko uretan

Donostiarra garaile, Mutrikuko uretan

Igor Makazagak entrenatutako taldeak denborarik onena egin du (20:05) Hondarribiaren eta Orioren aurretik. Zierbena laugarren izan da eta Isuntza bosgarren.

Kaledonia Berrian harrapatutako donostiarra Frantziako Gobernuak jarritako hegaldi batean aterako da bertatik

Kaledonia Berrian harrapatutako donostiarra Frantziako Gobernuak jarritako hegaldi batean aterako da bertatik

Eserleku bat lortu dute berak eta bere bikotekideak Parisek herritarrak etxeratzeko bidaliko duen hegazkinean.
Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio

Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio

Ibaeta Basketek jakinarazi du jokalari estatubatuarrak ez duela Donostiako taldean jarraituko datorren denboraldian.
Kaleratzeak Stop elkarteak salatu duenez, Goiak euren kontrako jazarpen kanpaina du abian

Kaleratzeak Stop elkarteak salatu duenez, Goiak euren kontrako "jazarpen" kanpaina du abian

Plataformak Igarako etxebizitzen sustapenari helegitea jartzeko erabakiaren berri izatean Goiak euren kontra jaurtitako "erasoak" ez dituztela ulertzen adierazi dute. Rosa Garcia bozeramaileak azaldu duenez, xedea ez da "boikota", etxebizitza babestuen kopurua handitzea baizik.
Sheraldo Becker: ''Europa Ligan, dugun taldearekin eta kalitatearekin, uste dut irabaz dezakegula''

Sheraldo Becker: ''Europa Ligan, dugun taldearekin eta kalitatearekin, uste dut irabaz dezakegula''

Realeko jokalariak, halaber datorren denboraldiari begira, bere buruari proposatu dio estatistiketan gora egitea; EITBri esan dionez, gustatuko litzaioke hamar gol sartu eta hamar asistentzia ematea.

Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''

Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''

Iñigo Aguayo eta Justus senarra Kaledonia Berrian harrapatuta geratu dira, hauteskunde-erroldaren erreformak eragindako matxinaden ondorioz. Europako agintarien babesgabetasuna "erabatekoa" dela esan digute.

Donostiako Haizea tabernan momentuan prestatzen dituzte pintxoak!

Donostiako Haizea tabernan momentuan prestatzen dituzte pintxoak!

Donostiako Haizea tabernara hurbildu gara eta pisto eta Aitor Ibañezek antxoa lasaña pintxoa elaboratu digu.

Lander Briones: ''Hasieran hazia jarri genuen; jendea proiektuan sartu eta orain enborra daukagu, Zirkuss''

Lander Briones: ''Hasieran hazia jarri genuen; jendea proiektuan sartu eta orain enborra daukagu, Zirkuss''

Lander Briones eta Irati Garmendia Zirkuss Donostiako lehen zirku garaikideko kideak dira. Iaz martxan jarri zuten proiektua eta orain "Sustrai" izeneko emanaldia aurkeztu digute.

IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako

IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako

Jokalari belgikarra, Becky Masseyren herrikidea, Donostiako taldeari 'gaztetasuna eta bertikaltasuna' ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.
Roso Buch, IDK Euskotrenen lehen fitxaketa 24-25 denboraldirako

Roso Buch, IDK Euskotrenen lehen fitxaketa 24-25 denboraldirako

Mataroko jokalaria Lointek Gernikatik dator, eta talde donostiarrean lan egindo du datorren denboralditik aurrera.
Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Hegal-pibot belgikarra, 24 urtekoa bera, duela urtebete iritsi zen Donostiako klubera. Gascan emandako aurreneko denboraldian, batez beste, 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu, partidako.
Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian zauritutako emakumeak jarritako salaketa artxibatu du epaileak

Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian zauritutako emakumeak jarritako salaketa artxibatu du epaileak

Emakumea larri zauritu zen Ertzaintzaren jaurtigai batek buruan jo ostean. Tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatu du epaileak.
Real-PSG partidaren atarikoan zauritutako emakumearen senarrak gertatutakoari buruzko ''iluntasuna'' salatu du

Real-PSG partidaren atarikoan zauritutako emakumearen senarrak gertatutakoari buruzko ''iluntasuna'' salatu du

Joseba Novoa oso minduta agertu da Erkoreka sailburuak azken egunetan esandakoarekin eta ukatu egin du bere emaztea botilak eta harriak jaurtitzen ari ziren leku batean zegoela. "Oso emakume zentzuduna da", gaineratu du.

Europako speed laborategirik handiena desegin dute Donostian

Europako speed laborategirik handiena desegin dute Donostian

Ikerketa Nafarroan hasi zen duela urte bete inguru, 40 kilo speed zeramatzan bilbotar bat atxilotu zutenean. Donostiako laborategian 800 kilo droga inguru atzeman dituzte eta zortzi pertsona atxiotu dituzte Espainiako puntu desberdinetan.

1 / 30 Hurrengoa

Aste Nagusia

Danborrada San Sebastian Egunaren inguruko webgune berezia. Danborrada
404 Page Not Found

404 Page Not Found

The page you requested was not found.


/eu/modulo/tiempo/eltiempo/f_mod/1389711909/

Donostia Twitterren

Aste Nagusia Donostiako Aste Nagusiaren inguruko webgune berezia. Aste Nagusia

Danborrada 2016, Nahieran