EITBko ekitaldien eta prentsa oharren agenda | EITB Prentsa Aretoa

#-sala_prensa/agenda-#

Agenda

Ekitaldi eta noten zerrenda

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk aurreikusitako prentsaurreko eta ekitaldi bereziak iragartzen ditu agendak urdinez. Horrez gain, eguneko notak eta edukiak daude eskuragarri, data bakoitzean klik eginez gero.

    • <
    • 2024KO Ekaina
    • >
    • A
    • A
    • A
    • O
    • O
    • L
    • I
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • 1
    • 2
    • 3
    • 4
    • 5
    • 6
    • 7
    • 8
    • 9
    • 10
    • 11
    • 12
    • 13
    • 14
    • 15
    • 16
    • 17
    • 18
    • 19
    • 20
    • 21
    • 22
    • 23
    • 24
    • 25
    • 26
    • 27
    • 28
    • 29
    • 30
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    1 / 30 Hurrengoa
    ''Faktoria'' magazineko lantaldea, EITB Barrutik ataleko protagonista

    ''Faktoria'' magazineko lantaldea, EITB Barrutik ataleko protagonista

    Maider Segurolak eta Mikel Rotaetxek azaldu digute nola prestatzen duten astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik eguerdiko 13:00ak arte Euskadi Irratian entzungai dugun irratsaioa 

    MAKUSI EITBren haur eta gaztetxoen plataforma digitala Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo da igandean

    MAKUSI EITBren haur eta gaztetxoen plataforma digitala Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo da igandean

    EITBk sortutako unibertso digitala gertu-gertutik ezagutzeko aukera egongo: jolaserako gunea eta ikus-entzunezko eskaintza zabalarekin gozatzeko txokoa izango da. "Go!azen"eko zenbait aktore ere bertan izango dira, 13:30ean, ume eta gaztetxoekin photocallean argazkiak ateratzeko.
    ETB1eko inoizko zakurik handiena banatuko du Mihiluzek astelehenean: 110.200 euro!

    ETB1eko inoizko zakurik handiena banatuko du "Mihiluze"k astelehenean: 110.200 euro!

    Gregorio eta Santi, Peru eta Nahia eta Xabier eta Irati bikoteak lehiatuko dira. Tentsio handia eta zalantza ugari izango dituzte azken proban. 21:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
    ETB Kantxa Solasean saioak Buruz Buruko Txapelketako igandeko finala izango du aztergai, ostiral gauean

    "ETB Kantxa Solasean" saioak Buruz Buruko Txapelketako igandeko finala izango du aztergai, ostiral gauean

    Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuta, Mikel Idoaterekin eta Abel Barriolarekin, saioa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik. Jokin Altuna eta Unai Laso izango dira protagonistak, eta hainbat sorpresa izango dira; tartean, Julian Retegi txapeldun handiaren adierazpenak.
    Altuna III vs Laso Buruz Buruko final handia, igandean, EITBren kanaletan

    Altuna III vs Laso Buruz Buruko final handia, igandean, EITBren kanaletan

    50 profesional inguruk osatutako giza taldea arduratuko da pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteaz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Ostiral gauean, "ETB Kantxa Solasean" atariko saio berezia izango dugu ikusgai ETB1en.
    5000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dituzte urtero EITBren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak

    5000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dituzte urtero EITBren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak

    EITBk ateak zabalik ditu urte osoan herritarrak komunikazioaren mundura gerturatu daitezen, eta bertan nola lan egiten den ezagutu. Gainera, bisitan datozen taldeek ikusgai dituzte euren argazkiak EITB Taldea atarian.
    5000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dituzte urtero EITBren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak

    5000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dituzte urtero EITBren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak

    EITBk ateak zabalik ditu urte osoan herritarrak komunikazioaren mundura gerturatu daitezen, eta bertan nola lan egiten den ezagutu. Gainera, bisitan datozen taldeek ikusgai dituzte euren argazkiak EITB Taldea atarian

    Atrápame Si Puedes saioaren zakua ate joka dugu

    "Atrápame Si Puedes" saioaren zakua ate joka dugu

    Joan den ostegunean 137.500 euroko saria irabazteko atarian gelditu zen Josu, eta aste honetan ere final zirraragarria biziko dugu. Eguerdiro, 14:00etan, ETB2n.
    Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen debatea, gaur gauean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

    Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen debatea, gaur gauean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

    Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Carlos Iturgaiz (PP) eta Miren Echeveste (Podemos) egongo dira bertan. 22:00etatik aurrera izango da, zuzenean, Odei Esnaolaren eskutik.
    Touré Detektibea telesailaren estreinaldia, ETB1en

    "Touré Detektibea" telesailaren estreinaldia, ETB1en

    Malcolm Treviño-Sitté aktorea dugu protagonista, Mahamoud Touré pertsonaia nagusiaren paperean, Unax Ugalde, Itziar Ituño, Loreto Mauleón, Itsaso Arana, Urko Olazabal, Lander Otaola, Jon Olivares eta Ane Gabarain aktoreekin batera.
    Euskadiko ONCE Gizarte Taldeak Radio Vitoriako Déjate Llevar irratsaioa saritu du

    Euskadiko ONCE Gizarte Taldeak Radio Vitoriako "Déjate Llevar" irratsaioa saritu du

    Desgaitasuna duten pertsonen errealitateak '(In)visibles' atalean ikusaraztegatik jasoko du saria Mertxe Guillenek gidatzen duen programak. Ekitaldia ekainaren 18an izango da, eta zuzenean emango eskainiko da ETB4n, www.eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean.
    EITBk eta Tabakalerak Audiogile Berriak egitasmoan ekoiztuko diren bi proiektuak aurkeztu dituzte

    EITBk eta Tabakalerak Audiogile Berriak egitasmoan ekoiztuko diren bi proiektuak aurkeztu dituzte

    Xabier Payaren De rigor mortis eta Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren Enkantea dira hautatutako lanak. Egileekin batera, Maite Goñi EITB Mediako Audio eta Digital zuzendariak eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak hartu dute parte aurkezpen ekitaldian.

    EITB irrati taldeak lidergoari eusten dio, milioi erdi entzule baino gehiagorekin

    EITB irrati taldeak lidergoari eusten dio, milioi erdi entzule baino gehiagorekin

    EITB taldeko irratiek 525.000 ikus-entzule lortu dituzte Euskadin eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera; eta % 4,8ko igoera izan dute iazko emaitzarekin alderatuta. EITBren orotariko irratiak Euskadiko kontsumoaren % 48 dira.
    EITBk Audiogile Berriak ekimeneko Xabier Payaren eta Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren lanak ekoitziko ditu

    EITBk Audiogile Berriak ekimeneko Xabier Payaren eta Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren lanak ekoitziko ditu

    GUAU-Gure Audioa soinu-plataforma estreinatzearekin bat emango dira argitara 'De rigor mortis' eta 'Enkantea', Tabakalerak eta EITBk sustatutako egitasmoaren lehen deialdian hautatutako soinu-fikzioak.
    CIRCOM Regionalera joan da EITB, Poloniara, Europako hedabide publikoekin esperientziak partekatzera

    CIRCOM Regionalera joan da EITB, Poloniara, Europako hedabide publikoekin esperientziak partekatzera

    EITBren ordezkaritzak Europako eskualdeko telebisten 40. kongresuan hartuko du parte, ikus-entzunezkoen abangoardian egon eta EITBren ekoizpenak nazioartean sustatzeko. Halaber, Prix CIRCOM sarien banaketan, "El Conquistador del Fin del Mundo" eta "Itsatsita" saioak nabarmenduko dituzte.
    EITB erreferente izango da, oraingoan ere, Europako hauteskundeen kanpainaren jarraipenean

    EITB erreferente izango da, oraingoan ere, Europako hauteskundeen kanpainaren jarraipenean

    Kanpaina ekitaldien inguruko informazioa emateaz gain, elkarrizketak eta bi debate egingo dira: euskaraz, maiatzaren 28an; eta gaztelaniaz ekainaren 4an. Ostegun honetan ETBko albistegiak Bruselan izango dira, Europa mailako debate handia gertutik jarraitzeko.
    Café Valparaiso, podcast itxurako irakurketa taldea, Miriam Duque Radio Euskadiko kazetariaren eskutik

    "Café Valparaiso", podcast itxurako irakurketa taldea, Miriam Duque Radio Euskadiko kazetariaren eskutik

    Liburu baten egilea ezagutzeko aukera emango digun kultur proposamena da, udan entzuteko aproposa. Char Lee Mito irudigilearen eta Ibon Belandia musikariaren laguntza izango du.
    PRIMERANek Iban & Maite Beauty saio berria dakar, Iban Garciaren eta haren ama Maite Azpiazuren eskutik

    PRIMERANek "Iban & Maite Beauty" saio berria dakar, Iban Garciaren eta haren ama Maite Azpiazuren eskutik

    Ileapaindegia ireki berri dute, eta Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun hartuko dituzte bertan, look aldaketa ikusgarria egin eta solaserako prest. Elkarrizketa ganberroen programa berria, igandetik aurrera, astero.
    EITB, Donostiako Musika Hamabostaldia babesten eta zabaltzen aurten ere

    EITB, Donostiako Musika Hamabostaldia babesten eta zabaltzen aurten ere

    Gorka Etxebeste Euskadi Irratiko eta EITB Musikako zuzendariak joan den ostiralean Tabakaleran egindako aurkezpenean hartu zuen parte, eta gure ikus-entzunezko taldeak kultur hitzordu honekin duen konpromisoa berretsi du.
    Realaren Kopa finalaren emozio guztia, EITBn: Partida zuzenean, programazio berezia eta festa Saguesen

    Realaren Kopa finalaren emozio guztia, EITBn: Partida zuzenean, programazio berezia eta festa Saguesen

    ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. Kiroletako albistegiak Zaragozan izango dira, eta ETB2n "Especial Koparen Bila Zaragoza" egingo da, zuzenean. EITBk bat egingo du Donostiako jaiarekin, Saguesen.
    1 / 30 Hurrengoa

    EITB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.