Ekonomia -

EITB DATA

Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira

Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.

Hiriburuetako pisu turistikoak.
Hiriburuetako pisu turistikoak.
Hiriburuetako pisu turistikoak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriburuak lehen postuetan daude etxebizitza turistikoen kopuruari dagokionez, eta oso ulergarria da, biztanle gehien duten udalerriak baitira, baina etxebizitza turistikoak auzo zehatz batzuetan kontzentratzen dira. Sektore turistikoaren herena dira, turistentzako hiru plazatik bat etxebitiza turistikoa baita, eta ia erdiak (% 48) Hego Euskal Herriko hiribururen batean daude.

Donostiak, Bilbok eta Iruñeak hartzen dituzte gehienak, Gasteizen oso gutxi baitaude. Horiek auzo jakin batzuetan biltzen dira, eta auzo horiek hirien erdigunean daude beti: alde zaharrak izaten dira, eta interes turistiko handiena duten lekuetatik gertu daude.

Hiririk populatuena ez izan arren, Donostiak ditu etxebizitza gehien: 1.286. Erdialdean daude gehienak (448), eta Gros (261) eta Parte Zaharra (120) daude zerrendan hurrengo postuetan. Antiguakoekin eta Amarakoekin batera, auzo horiek Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza turistikoen % 77,6 biltzen dituzte.

Bilbo da bigarren udalerria zerrendan, 938 etxebizitzarekin. Zazpikaleetan edo Ibaiondo barrutian daude gehienak (2.612), eta Abando eta Indautxu (202) daude ondoren. Uribarri, Begoña eta Deustu-Ibarrekolanda dira zerrenda osatzen dutenak, eta etxebizitza turistikoen % 83 biltzen dituzte guztira.

Iruñeak mota honetako 563 etxebizitza ditu erregistratuta, baina ez dago auzoen informaziorik. Gasteizen, beste hiriburuekin alderatuta, gutxi daude (88 baino ez), Bermeo (235), Zarautz (209), Hondarribia (165) eta Getxo (160) kostaldeko udalerrien atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea gaur Nafarroa Turismoa Euskadi EAE gaur Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Bilboko Zazpikaleak Alde Zaharra Donostia Gasteizko Alde Zaharra Etxebizitza Donostiako Gros auzoa Turismo-apartamentuen albisteak EITB Data gaur