Gizartea -

Indarkeria matxista

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erasoa gaur goizeko zortzi eta erdiak aldera izan da, Irungo Plaiaundi parkean, biktima txakurrarekin paseatzen ari zela. Lepotik heldu eta ukituak egin dizkio gizonak, baina biktima laguntza eske oihuka hasi denean, ihes egin du. Atxilotuak aurrekariak ditu indarkeriazko delituengatik.

Plaiaundi parkea. Argazaki: Irungo Udala.
Plaiaundi parkea. Argazaki: Irungo Udala.
Plaiaundi parkea. Argazaki: Irungo Udala.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Ertzaintzaren eta Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroaren (CCPA) arteko lankidetzari esker, 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo Plaiundi parkean, mugatik oso gertu, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Atxilotuak aurrekariak ditu indarkeriazko delituengatik.  

Erasoa gaur goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da, Irungo Plaiaundi parkean, biktima txakurrarekin paseatzen ari zela.

Halako batean, eta bertan beste inor ez zegoela aprobetxatuz, pertsona bat hurbildu zaio emakumeari, eta lepotik gogor heldu dio immobilizatzeko asmoz. Emakumea ihes egiten saiatu den arren, erasotzaileak ukituak egin dizkio bere alde intimoetan.

Azkenik, emakumeak egindako erresistentziaren eta laguntza eske egindako oihuen ondorioz, erasotzaileak ukituak egiteai utzi eta ihes egin du Hendaiarako mugako zubitik.

Jarraian, biktimak laguntza eskatu du SOS Deiak 112 larrialdietarako telefonoaren bidez, eta Ertzaintzak, emakumeak emandako informazio eta deskribapenarekin, Frantziako, Espainiako eta Euskal Herriko poliziek elkarlanean duten Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroaren bidez, abian jarri du lankidetza- eta jarduera-protokoloa. 

Mugaz gaindiko polizia-laguntzari esker, Irungo ertzain-etxeko agenteek beren gain hartu dituzte eginbideak, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute atxilotua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Hendaia argazkiak Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Irun bideoak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak