Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

24 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Bilboko San Frantzisko auzoan 2022an bikotekidea hil zuen gizonari

Herri-epaimahaiak frogatutzat jo zuen gizonezkoak labankadaz hil zuela emakumea, San Frantzisko auzoan zuen taberna baten barruan. Apirilean egin zen epaiketa, eta auzipetuak hilketa aitortu zuen.

Hiltzailea, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE
Hiltzailea, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE
Hiltzailea, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean, 2022ko abenduaren 28an, bikotekidea hil zuen gizonari. 

Bizkaiko Lurralde Auzitegian apirilean egin zen epaiketan, herri-epaimahaiak errudun jo zuen gizonezkoa, azpikeriaz egindako hilketa egotzita. Hori aintzat hartuta, epaileak 22 urteko espetxe-zigorra ezarri dio, azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik, eta 2 urtekoa, tratu txarrak emateagatik. Akusatuak hilketa aitortu egin zuen epaiketan, eta epaileak hori aringarri gisa hartu du. Fiskaltzak 25 urteko kartzela eskatu zuen.

Horrez gain, espetxe-zigorra amaitutakoan, beste bost urte zaintzapeko askatasunean igaro beharko ditu auzipetuak, eta biktimaren alabari 90.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, erantzukizun zibilagatik.

Herri-epaimahaiak frogatutzat jo zuen gizonak labankadaz —"18 labankada inguru", dio epaiak— hil zuela 47 urteko emakumea. "Ezustean" egin ziola eraso baieztatu zuten, emakumeak "bere burua defendatzeko inolako aukera izan gabe".

Akusazio partikularraren ustez, epaia ''laburra'' da eta ez du baztertzen helegitea jartzea
Akusazio partikularraren ustez, epaia ''laburra'' da eta ez du baztertzen helegitea jartzea
Akusazio partikularraren ustez, epaia ''laburra'' da eta ez du baztertzen helegitea jartzea

0:33

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Epaiketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak