Gizartea -

Bilbo

Normaltasunera itzuli dira Zorrotzako herritarrak enpresa kimiko baten ke isuria desagertu ostean

Profersa ongarri ekoizlearen lantegitik atera zen kea, baina ez zen suterik izan. Ate eta lehioak ixteko eta etxetik ez ateratzeko gomendatu zuten hasiera batean, baina lainoa desagertu da eta ez dago arriskurik.

Sutea Zorrotzako Profersa enpresan. @saderprokanpora
Sutea Zorrotzako Profersa enpresan. @saderprokanpora
Ateak eta leihoak ixteko eskatu diete Zorrotzako bizilagunei, ongarri lantegi batetik kea isuri ostean

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zorrotza auzoko enpresa kimiko batek isuritako ke laino baten ondorioz konfinatuta egon dira bart hainbat herritar, baina lainoa gauerdirako desagertu da eta auzoak normaltasuna berreskuratu du, herritarrentzako arriskua desagertu ostean. 

Larrialdi zerbitzuek 20:30ean jaso dute balizko sute baten abisua, eta kea joan arte etxeetako ateak eta leihoak ixteko eskatu zieten inguruetako bizilagunei, bai eta etxean gelditzeko ere, kea desegin bitartean.

Ongarriak ekoizten dituen Profersa enpresatik atera zen ke lainoa, apirilaren 26an antzeko gertakari bat izan zuen enpresa beretik. 

Enpresatik jakinarazi dutenez, larunbat honetan ez da suterik egon lantegian, surik gabe atera da ke lainoa. Gainera, oraingo honetan lantegia ez zegoen martxan gertakaria jazo denean. Profersak nabarmendu duenez, apirilaren 26koan eta larunbat honetakoan ez da inor zauritu.

Maiatzaren 2an 1.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten manifestazio batean, "Sader eta Profersa enpresak Bilboko herrigunetik" atera behar dituztela aldarrikatzeko. Izan ere, bizilagunen iritziz, langai arriskutsuekin eta ongarri kimikoekin lan egiten duten enpresa horiek arriskutsuak dira inguruko herritarrentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Suteak albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak