Gizartea -

Trafiko istripua

Atxilotu egin dute Zaldibarren motozale bat hil den istripuan nahastutako gidaria

Epailearen aurrean deklaratuko du datozen orduetan. Igande goizean izan zen ezbeharra, Olarreaga auzoan, auto batek eta motor batek elkar jo zutenean.

Olarreaga auzoan izan da ezbeharra. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Olarreaga auzoan izan da ezbeharra. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Olarreaga auzoan izan da ezbeharra. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat hil zen igande goizean Zaldibarren izandako zirkulazio-istripu batean, eta istripuan inplikatutako autoaren ustezko gidaria identifikatu eta atxilotu egin zuen Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Beharrezko izapideak egin eta gaua komisaldegian igaro ostean, epailearen aurrean deklaratuko du atxilotuak.

Ezbeharra 10:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Zaldibarko Olarreaga auzoan. Auto batek eta motor batek elkar jo zuten, eta motozalea lekuan bertan hil zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zaldibar azken ordukoa Errepideko istripuetan zauritutakoak