Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute Euskal Herri osoan, prezipitazio handiengatik

Eguraldi iragarpenaren arabera, ordubetean 15 litro pilatu daitezke metro koadroko.

Euria Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Euria Gasteizen, artxiboko irudi batean
Euria Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astea giro eguzkitsuarekin hasi bada ere, arratsaldean fronte bat sartu eta euria eragin du Euskal Herri osoan.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Aemet Espainiako meteorologia agentziak eta Meteofrance agentziak abisu horia ezarri dute prezipitazio handiengatik, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, hurrenez hurren.

Euskalmetek abisu horia aktibatu du 18:00etatik gauerdira arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio handiengatik. Baliteke zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izatea. Halaber, ordubetean 15 litro pilatu daitezke metro koadroko.

Euriari dagokion abisu horia 20:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean Nafarroan. Denean egingo du euria eta Isurialde atlantikoan, erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan 15 litro pilatu daitezke ordubetean.

Bestalde, Meteofrancek abisu horia ezarriko du Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetan: 10:00etatik 18:00etara eta 21:00etatik gauerdira arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea albisteak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak