Gizartea -

HERIOTZAK

Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan da Euskadin: 22 310 heriotza eta 8889 jaiotza. Heriotzetatik 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren.

Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon.
Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon
Hainbat pertsona zebrabide bat gurutzatzen, Bilbon.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz 22.310 heriotza izan ziren Euskal Automonia Erkidegoan, hau da, 2022an baino % 7,8 gutxiago, batez ere covid-19ak eragindakoak % 79,4 jaitsi zirelako.

Lurraldez lurralde aztertuta, 2023an zehar, Bizkaian 11.886 pertsona hil ziren, % 9,6 gutxiago; 7.508 Gipuzkoan (% 4,6 gutxiago) eta 2.916 Araban (% 8 gutxiago).

Heriotzen artean, 35 urtebetetik beherakoak izan ziren (aurreko urteko 41 heriotzak baino gutxiago), eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak (2022an baino 23 gehiago).

2023an 354 heriotza izan ziren Covi-19aren ondorioz (guztiak analisi espezifiko baten bidez berretsiak), aurreko urteko 1.721ak baino ia % 80 gutxiago. 2021ean koronabirusak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren eta 2020an 3.096.

Birus hori beste 96 heriotzatan ere egon zen, baina ez zen heriotza horien kausa nagusia izan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan jakitera eman duenez.

2023ko behin-behineko datu horiekin, hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen Euskadin, heriotzak jaiotzak (8.889) baino gehiago izan baitziren. Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak 5.239 biztanle galdu zituen arrazoi horregatik, Gipuzkoak 2.948 eta Arabak 702.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.600 eta 1.407 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 52,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema izan zen, 446 kasurekin (% 7,8). Nerbio-sistemaren eta digestio-sistemaren ondoriozko heriotzak % 7,3 eta % 4,3 izan ziren, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eustat