Gizartea -

Epaiketa

Kontrako noranzkoan gidatzeagatik Usurbilen bi hildako eragin zituen gizonaren aurkako epaiketa hasi da

2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.

Usurbilgo istripua. Argazkia: EFE
Usurbilgo istripua
Usurbilgo istripua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko otsailean, 6,4 kilometro kontrako noranzkoan gidatzeagatik, istripu larria eragin zuen gizon baten aurkako epaiketa hasi dute gaur. Bi pertsona hil eta zazpi zauritu ziren AP-8an jazotako istripu horretan.

Epaiketaren lehen saioan, epaimahaia osatuko duten bederatzi kideen eta bi ordezkoen izenak aukeratuko dituzte.

Astelehenean helduko diote berriro epaiketari, akusatuaren lekukotasunarekin. Haren ostean, bost lekukok deklaratuko dute.

Ahozko epaiketaren azken saioa maiatzaren 28rako deitu dute. Orduan, emango dute epaia.

Fiskaltzak, bere aldetik, 14 urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuarentzat. Bide segurtasunaren aurkako delitua eta lesio eta hilketa delituak egotzi dizkio.

Esna bezala, 2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.

28 urte zituen orduan gidariak, eta Donostia ospitalean atxilotu zuten, bertara eraman baitzuten istripuaren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak A-8 Autobidea