Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSE-EErekin negoziazioak "ondo" doaz, baina Atutxak ez du akordiorik espero Europako hauteskundeak pasa arte

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu duenez, oso litekeena da inbestidura saioa ekainaren 15etik 22rako astean egitea. Halaber, Eusko Legebiltzarreko Mahaian EAJk eta EH Bilduk bina ordezkari eta PSE-EEk bat izatea defendatu du.

Itxaso Atutxa Radio Euskadin
Itxaso Atutxa Radio Euskadin
Itxaso Atutxa Radio Euskadin

O. A. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentearen arabera, Eusko Jaurlaritza osatzeko EAJren eta PSE-EEren arteko negoziazioak "ondo" doaz, baina ez du behin betiko akordiorik espero Europako hauteskundeak igaro arte.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, garrantzitsua da oinarrizko testu on bat adostea etorkizunean sortzen diren desadostasunei hobeto aurre egiteko. Ildo horretan, aipaturiko testuak bi aldeen arteko adostasunak eta desadostasunak jasoko ditu.

Eusko Jaurlaritzako sailen banaketaren inguruan galdetuta, "dena zabalik" dagoela erantzun du Atutxak. Hala ere, sail baten gidaritza alderdi batek edo beste batek eraman, lana gobernu bakar batek egiten duela nabarmen du. "Guk beti defendatu dugu bi alderdi egonda ere gobernu bakarra izan behar dela", gaineratu du.

Ekainaren 9an egingo diren Europako hauteskundeen ondoren aurreikusi du Atutxak Eusko Jaurlaritza berria eratzea. Are gehiago, inbestidura saioa ekainaren 15etik 22rako astean egin daitekeela uste du.

Lehendakaria aukeratu aurretik, ordea, Eusko Legebiltzarreko Mahaia osatu beharko da. Alderdi bakoitzak lortu duen ordezkaritza ikusita, Atutxak "normaltzat" emango luke EAJk eta EH Bilduk bina ordezkari eta PSE-EEk bat izatea, EAJko Bakartxo Tejeria presidente dela. Hala ere, nabarmendu du banaketa ez dela automatikoa eta aurrez taldeek ados jarri behar dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak Alderdi politikoak berriak Euskal sozialistak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea