Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina

Azken hauteskundeetako datuaren oso antzekoa da, 0,19 puntu altuagoa. Eguerdiko parte-hartze datua, 13:00etakoa, % 26,9koa zen, 2021ean baino lau puntu handiagoa. 

Hauteskundeak Katalunian. Argazia: EFE
Hauteskundeak Katalunian. Argazia: EFE
Hauteskundeak Katalunian. Argazia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021ean baino % 0,19 handiagoa, Generalitateak eskainitako datu ofizialen arabera. Beraz, 2021eko hauteskundeetan izandako ia datu bera da, orduan herritarren % 45,61ek erabili baitzuten botoa emateko eskubidea ordu horretarako.

Generalitatearen webgunearen arabera, 18:00ak arte 2.452.073 hauteslek eman dute botoa gaurko hauteskundeetan; aurreko hauteskundeetan, 2.448.922 lagunek eman zuten ordu horretarako.

Bartzelonan izan dute parte-hartze handiena (% 46,22, +0,41 puntu), Gironakoa (% 45,83, -1,16), Tarragonakoa (% 44,05, +1,28) eta Lleidakoa (% 43,33, -2,62) baino handiagoa izan baita ordura arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Hauteskundeak gaur Kataluniako Generalitatea