Politika -

Hauteskundeak Katalunian

Eserleku banaketak gehiengo absolutua ematen die ezkerreko alderdiei

PSC (42), ERC (20) eta Comuns Sumarren (6) hiruko itun batek 68 eserleku eta, beraz, gehiengo absolutua emango lieke ezkerreko indarrei. Indar independentistak, aldiz, gehiengotik urrun gelditu dira, 59 eserleku lortuta.

Balizko itunak. EITB Mediaren irudia.
Balizko itunak. EITB Mediaren irudia.
Balizko itunak. EITB Mediaren irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako hauteskundeetako emaitzek gehiengo absolutua ematen diete balizko ezkerreko bloke bati, PSC, ERC eta Comuns Sumarrek 68 eserlekuen langa harrapatuko bailukete elkarrekin, Parlamentuko eserlekuen erdiak gehi bat. 

Hauteskundeetako garaile argia izan den Salvador Illa presidente izan liteke, baldin eta PSC alderdiak lortutako 42 eserlekuei gehituko balitzaizkie, ERCren 20 diputatuak eta Comuns Sumarren 6ak. Ezkerreko alderdien bloke horretara CUP gehituko balitz, gainera, 72 eserlekutaraino iritsiko lirateke. 

Hauteskunde hauetan nabarmentzekoa den datuetako bat da, halaber, indar independentistek gehiengoa galdu dutela, eta bloke independentista gehiengo absolututik urrun gelditu dela. Izan ere, 35 ordezkari lortu ditu Juntsek, 20 ERCk eta 4 CUPek, eta horiei Aliançaren 2ak gehituta, 61 ordezkari bilduko lituzkete. Gehiengo absolututik eta 2021eko emaitzetatik urrun gelditu dira, beraz, Kataluniaren independentziaren aldeko indarrek gehiengo absolutua lortu baitzuten orduan, 74 eserleku eta botoen % 52 batuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak CUP ERC Kataluniako Generalitatea Sumar Mugimendua Junts per Catalunya