Politika -

Europako Hauteskundeak

EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia

Pernando Barrena EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du Euskal Herriko zazpi herrialdeak gogoan hartuta egingo dutela lan legealdi osoan. "Ipar Euskal Herriko arazo eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak Europako Parlamentuan izango dira", hitz eman du Barrenak.

EH Bildu eta EH Baiko ordezkariak, larunbat honetan. Argazkia: EH Bildu.
EH Bildu eta EH Baiko ordezkariak, larunbat honetan. Argazkia: EH Bildu.
EH Bildu eta EH Baiko ordezkariak, larunbat honetan. Argazkia: EH Bildu.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Baik iragararri du ez dela Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztuko, eta EH Bilduk ordezkatuko ditu Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrak. Hala azaldu dute larunbat honetan EH Bilduko eta EH Baiko ordezkariek Baionan egindako agerraldian.

Mathilde Hary EH Bairen bozeramailea eta Oier Imaz EH Baiko kidea eta Europako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendako kidea izan dira Ipar Euskal Herriko alderdiaren ordezkariak; EH Bildukoak, berriz, Pernando Barrena Europako hauteskundeetarako zerrendaburua eta Oihana Etxebarrieta legebiltzarkide eta Europako hauteskundeetarako hautagaia izan dira agerraldi horretan.

Barrenak azaldu duenez, EH Bilduk onartu eta errespetatu egiten du EH Baik Europako hauteskundeetarako hartutako erabakia, eta "konpromisoa" hartu du Europako Parlamentura eramateko Ipar Euskal Herriko herritarren arazo eta kezkak. "Ipar Euskal Herriko arazo eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak Europako Parlamentuan izango dira hurrengo legealdian. Harreman zuzen eta jarraitua izango dugu EH Baiko ordezkariekin eta hala nahi duten Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako eragile eta herritarrekin, hurrengo legealdian izan daitezkeen problematika guztiak elkarrekin lantzeko", azaldu du.

Horren hitzetan, "EH Bilduk zazpi herrialdeak gogoan hartuta egingo du lan Europan legegintzaldi osoan zehar". Nabarmendu duenez, "EH Bildu izango da Euskal Herriko zazpi lurraldeen erreferentzia Europan, Ipar eta Hego Euskal Herriak erronka partekatuak dituztelako". Era berean, "Espainiako eta Frantziako estatuetan eskuinek eta ultraeskuinek ukatzen dutenaren kontra", adierazi du Euskal Herria "nazio bat" dela eta aldarrikapen hori izango dela euren jardun guztiaren ardatza Europan. "Etorkizuna libreki erabaki nahi duen herri bat gara, eta hori erakutsi beharra dago Europan, aliatuak eginez eta konplizitateak bilatuz", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea bideoak Europako herrialdei buruzko albisteak Euskal eurodiputatutak Europako Parlamenturako Hauteskundeak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa Zenbat hautagai aurkeztu dira? Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak