Sua 04:00ak aldera piztu da, Ugaoko Dorrea kalean aparkatutako auto batean izandako matxura mekaniko baten ondorioz. Guztira, bost ibilgailuri eragin die suak.
Urduñako klarisen komentuaren salerosketaren atzean zer dago? Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakasle da Xabier Andonegik eta "Faktoria"n eman ditu azalpenak.
Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.
Hitz egiteko eta euren iritzia askatasun osoz adierazteko eskatu diete gotzainek moja klaratarrei. Gotzainen Biltzarrak sekta batekin "lerrokatuta" ikusten ditu Erromako Eliza uztea erabaki duten lekaimeak.
Elizbarruti horretako bikarioak azaldu duenez, Beloradoko eta Urduñako klaratarrek ez dute Derioko komentua saltzeko prozedura tasatua jarraitu eta gai horren guztiaren atzean "interes ekonomikoak eta botere-interesak baino ez daude".
Pablo de Rojas Sanchez-Francok, Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren sortzaileak, Beloradoko (Burgos) eta Urduñako Klaratarren komunitatea bere jurisdikziopean egotea onartu du, baina mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin.
Mojek salatu dutenez, Derion hutsik dagoen komentu bat saldu eta Urduñako Monasterioaren erosketari aurre egin ahal izateko eskaera "blokeatzeko" erabakia hartu du Erromak. Gasteizko Apezpikutzak eta Burgosko Artzapezpikutzak akusazioak errefusatu dituzte.
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela. Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.
Arrankudiagan jaioa, Padura batailoiko teniente izan zen Egaña Euskadiko Gudarostean. Armada matxinatuak Santoñan (Kantabria) atxilotu zuen. Han, epaitu, eta heriotza zigorra ezarri zioten.
Igandean, 04:35 aldera, Laudioko ertzain-etxeko zenbait patruila Urduñako aisialdi-gune batera joan dira, herritar batek lokal batean zarata handia zela-eta deitu ostean. Agenteak iritsi direnean, irainka eta objektuak jaurtiz hartu dituzte.
Ogia izan dugu hizpide "Sukalerrian" saioan. Felix Mugurutza ikertzaileak ogiaren jatorriaz eta ohituraz hitz egin digu. Euskal kulturan ogia gure etxeetako jakirik funtsezkoena izateko arrazoiak azaldu dizkigu.
Dopelganger bikotearen erdia da Garazi Navas. Miguel Ángel García, berriz, beste erdia. Sainen Hildo diskoa kaleratu dute elkarlanean, akordeoiaren zirrikitu guztiak arakatuta. Arteako ermitan izan gara bere ibilbidea errepasatzen.
Duela 10 urte jaio zen Zuhaitz-etxeen proiektua. Material jasangarriekin eraikitako etxolak dira, beti ere ingurumena zainduta eta zuhaitza kontuan hartuta.
Arteako Arratiako Musika Eskolak bat egin du minbiziaren ikerketaren aldeko 2023ko EITB Maratoiarekin. Horretarako ETS taldearen "Aukera berriak" kantua dantzatu dute.
Basatxerriak aske bizi dira lur eremu batean, bere kasara, pentsua jaten dute eta bertoko basoko egurrez egindako txaboletan hartzen dute babesa. Animalia ondo eta sano haztea, hori omen da produktu on bat egiteko sekretua Javi Barrondoren esanetan.
Ertzaintzak 38 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu osasun publikoaren kontrako delituak egotzita. Kalamuaren deribatuak ekoizten zituzten eta haziak genetikoki aukeratzen zituzten laborategi horietan. 500 landare eta lehortzen ari ziren ehunka ebakin eta kukuilu konfiskatu dituzte.
Lemoan elkartasun kanpaina abiatu dute Mutarza pakistandarrari laguntzeko, baina Euskal Herri guztira zabaldu nahi dute. Sei atzamar izoztu zitzaizkion mendian, eta ebakuntza beharrezkoa du. Alex Txikon, eta Eneko Garamendi laguntzen ari zaizkio.
Ioar Alvarezek bidalitako bideo honetan ikus daitekeenez, golf piloten tamainako txingor aleak bota ditu astelehen arratsaldean Igorren. Kazkabarrak ia-ia guztiz zuritu du Igorreko Urbieta futbol zelai osoa.
Erasoa duela egon batzuk izan zen udalerriko etxebizitza batean. Gertakariok salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak gaurko, 19:30ean Udaletxearen aurrean.
Orain arte, berreskuratutako 71 gorpuzkien bost biktima identifikatu ahal izan dira. Guztiak Urduñako espetxe frankistan hildakoak dira, non 225 pertsona hil ziren guztira, 1937-1941 bitartean, kontzentrazio esparru eta presondegia izan zen garaian.
Nerea Melgosa sailburuak ekitaldian parte hartu du, eta biktimen memoria, duintasuna eta justizia soziala aldarrikatu ditu, "ultraeskuindarren eta totalitarismoen aurkako borrokan ondare komun gisa".
Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.
Oier Etxebarriak ostiral honetan jokatuko du azken partida Bermeon, Elezkanorekin batera, Dario eta Eskuzaren aurka. Igorretarrak aitortu duenez, ez du aukerarik ikusten bere maila hobetzeko, eta horregatik hartu du erabakia.
Euskal Herriko merkataritza txikia ez dago unerik onenean. Alokairuen prezioen igoera, kontsumoaren beherakada eta inflazioa arazo bilakatu dira; eta horrekin batera (edo beharbada, horren guztiaren ondorioz) errelebo falta. Merkataritzan dagoen errelebo falta aztertu dugu "Faktoria"n.
Atzo gauean, 23:45ak aldera, mantentze-lanetan ari zen makina astun bat errailetik atera zen, Adifeko iturriek azaldu dutenez. Atzotik langileak arazoa konpontzeko lanetan ari dira.
Ander Gorospe igorretarra txirrindularitza munduan aritu izan da, eskulturak eta armarriak ere egin izan ditu, eta musika munduan ere ibilia da. Ehun kantatik gora sortu ditu, hainbat Joselu Anaiak taldearentzat, eta bere hainbat abestiren pot-pourria eskaini digu bere gitarraren doinuarekin.
"Kalitatezko jantoki zerbitzu baten alde" lelopean, eskolatik herri erdigunera doan bidea egin zuten atzo arratsaldean ehunka lagunek. Igorreko Eskolako Guraso elkarteak hilabete darama protestan, Jaurlaritzak eskola jantokiko zerbitzuan zegoen errefortzuko sukaldaria berrezartzea eskatzeko.
Iñaki, Jabata ezizenaz ezaguna, abeltzaina da eta behiak hazten egiten du lan bere familiaren baserrian. Mutil indartsua, azkarra eta langilea da Jabata, eta Miren ikusi orduko lanean jarri du, ukuiluko behi kaka zabaltzen. 130 behi inguru ditu Jabatak, eta guztiek dute izena.