Sozialismoaren aurkako "aliantza globala" eraiki du Voxek Argentinako, Portugalgo, Italiako eta Hungariako gobernuburu ultraeskuindarrekin eta haiek denak bildu ditu Vistalegren, Madrilen. Sozialismoaren kontra ez ezik, Europako laborantza- eta migrazio-politiken kontra gogor jo dute denek ere.
Itziar Larrinaga irakaslea da eta bi seme arrazializatu ditu, beraz, ikuspuntu bikoitza du arrazismoaren aurkako hezkuntzaren inguruan. Dioenez, sakoneko berrazterketa egin behar da hezkuntza sisteman; materialak eta irakasleen formakuntza eguneratu egin behar dira garai berrietarako.
Amara Berri eskolako hainbat amek 'Amak contra el racismo' arrazakeriaren aurkako taldea sortu zuten, eta 'Kaya eta klarion magikoak' liburuxka ere atera dute arrazakeriari aurre egiteko. Aurreiritziak eta estereotipoak txikitatik bereganatzen direla eta, lanean ari direla dio Estefania Quilezek.
Eli Dominguez Ndank Ndank elkarteko koordinatzaileak dioenez, egunero oharkabean pasatzen dira hainbat mikro-arrazakeria. Horien inguruan kontzientzia hartzeko eta hausnarketa sorrarazteko asmoz, hainbat bideo atera dituzte.
Era berean, baliogabetu egin du talde koltxoneroari ezarritako 20.000 euroko zigorra, Madrilgo taldeak eta Athleticek 33. jardunaldian jokatu zuten neurketan Nico Williamsen aurka zuzendutako irain arrazisten harira jasotakoa, hain zuzen ere.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak delinkuentzia-memoria argitaratu du, Ertzaintzaren eta 15.000 biztanletik gorako udalerritako udaltzaingoen datuekin.
Nico Williamsek Atletico Madril-Athletic partidan jasotako irainengatik erabaki du hori, eta, gainera, 20.000 euroko zigorra ezarri dio Atletico Madrili. Halaber, Ligak salatu du neurketa horretan Nico Williamsi zuzendutako "tximino soinua" izan zela.
Kaiukoa duela bederatzi egun abiatu zen Senegaldik, eta petrolio-ontzi batek ikusi du goizeko lehen orduan. Paterak bi egun zeramatzan iraulita. Azken orduetan 267 pertsona migratzaile iritsi dira Kanarietara.
Jokalariak partida ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen korner bat ateratzera joan zenean, eta "ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen. Poliziak dagoeneko identifikatu du irainen egilea.
Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia taberna batera. "Hil nahi naute, deitu sheriffari!" oihukatu ostean, lurrera bota dute, eta 8 minutuz izan dute eskuburdinak bizkarrean zituela. Belaunarekin lepoa estutu bitartean, "ezin dut arnastu" zioen. Ospitalean hil da.
Familiaren laguntza ezinbestekoa izan da 22 urteko deriotar honentzat, barruko zein kanpoko oztopoak gainditzen lortzeko. Violetaren ustez, politika aktiboagoak eta ikasle ijitoen arrakastak sustatu behar dira.
Aitzitik, Ganberak atzera bota du Espainiako Estatuan "etxebizitza-larrialdi" egoera ezartzeko proposamena. Bankuei zerga bikoizteko proposamena ere atzera bota du.
Rayo Majadahonda taldeko atezainak salatu zituen irain arrazistengatik jaso du Bizkaiko taldeak zigorra eta "erabateko desadostasuna" azaldu du erabakiarekin. Ateak itxita jokatzeaz gain 6000 euroko isuna ere ordaindu beharko du.
Iñaki Acha Rayo Majadahondako presidenteordeak Sestaoren aurkako partidan Cheikh Sarrek jaso zituen irain arrazistei buruz hitz egin du EITB Mediarentzat, eta Sestaoko polizia-etxean salaketa jarri arte zer egin zuten azaldu du.
Rayo Majadahonda taldeko Cheikh Kane Sarr atezainak salatu du irain arrazistak jaso dituela Las Llanasen, Sestaon, larunbat honetan. Bestalde, Sestaoko zale batek salaketa jarri du Madrilgo taldeko atezainaren aurka, erasoagatik.
Sestaoren jarraitzaile batzuek egin dizkioten irain arrazistekin nazkatuta, Cheikh Kane Sarr atezain bisitariak aurre egin die. Epaileak kanporatu egin du eta Rayoko futbolariek uko egin diote berriz zelaira ateratzeari. Ondorioz, epaileak bertan behera utzi du partida.
Angel Maria Castrok zalantzan jarri du Majadahondako atezainaren "sinesgarritasuna", "gertatutakoa epaileari jakinarazi beharrean zaplaztekoka" hasi zelako zaleekin.
Cheikh Sarr madrildarren atezainak harmailetatik irain arrazistak jaso dituela salatu du eta aurre egin die zale batzuei. Epaileak zelaitik bota du, eta, ondoren, taldekideek berdegunea utzi dute. Ondorioz, neurketa bertan behera geratu da.
Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.
Aurten 48 kolektibok hartu dute parte gizartea "eskuinera kurba arriskutsua" egiten ari dela salatzeko baliatu duten martxan, eta Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute Donostian.
Sopuertan zabaldu asmo duten adin txikoentzako zentroaren kontra kalera protestan atera diren herritarrei erantzun die gaur Aldundiko eledunak. Mezu bat igorri die: "Bizkaia herri solidarioa izan da eta izango da".
Alcoyn (Alacant), Baltasar erregea eta bere pajeak aurpegia beltzez margotuta (blackface) atera dira desfilean. Bertakoek ez dute polemikarako arrazoirik ikusten, tradizioa dela diote. Arrazakeriaren aurkako kolektiboek, aldiz, salatu dute arrazismoa eta arraza-bereizkeria modu bat dela.
"Jakina porrota dela Le Penen ultraeskuinarentzat!", adierazi du Frantziako presidenteak France 5 telebista kate publikoaren 'C à vous' eztabaida saioan. Macronek ez du hitz egin nahi izan bere mugimendu politikoaren barne krisiaz.
Nahiz eta "perfektua" ez izan, Darmaninek adierazi duenez, "pozik gaude testuak frantziarrak babestuko dituelako". Ezkerrak, ostera, ez du adjektiborik aurreztu testua kritikatzeko, xenofobotzat jotzen baitu.
Etorkinen, emakumeen, LGTBI kolektiboaren eta bestelakoen aurkako gorroto mezuak zabaltzen zituen gizon baten arrastoari jarraituta egin dute operazioa. Munizioa eta lehergailuak egiteko materiala atzeman dute.
Ohioko Poliziak berak zabaldutako irudiotan argi ikusten da: autotik irtetzeko agenteen aginduari uko egiten dio emakumeak, eta orduan polizia batek tiro egin dio buruan. Tokiko saltoki batean lapurtzea egotzi diote 21 urteko emakumeari.
Militarrez jantzitako gizon zuri bat denda batean sartu eta hiru bezero beltz tiroz hil ditu Jacksonvillen, Floridan. Ondoren, bere buruaz beste egin du. Erasotzaileak pertsona beltzen aurkako hainbat adierazpen utzi ditu idatzita.
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Estatu Batuetako hiriburuan arrazakeriaren aurka, Martin Luther King zenak "I have a dream" (Amets bat dut) hitzaldia eman zuenetik 60 urte bete direnean.
Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.
Honenbestez, Atzerritarren Defentsarako Abokatuen elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurkeztutako eskaera onartu du Paueko Administrazio Auzitegiak ebazpenean.
Kirolari edo kirol talde batek arraza, jatorri, sexu-orientazio edo erlijioagatik irainak jasotzea nahikoa izango da partida eten edo futbol-zelaia husteko.