cerrar buscador

Asier Villalibre

1 / 2 Hurrengoa
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)

Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)

Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
Villalibre: ''Ez ahaztu inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetako bat euskara dela''

Villalibre: ''Ez ahaztu inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetako bat euskara dela''

Gainontzeko kideen iruzkinetatik desmarkatu eta beste mezu mota bat helarazi die Asier Villalibrek zaleei, alegia, euskaraz bizi daitezela: "Ez dakizue benetan ze polita den zuek euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik…".

Villalibrek eta bere tronpetak bat egin dute ospakizunarekin

Villalibrek eta bere tronpetak bat egin dute ospakizunarekin

Athleticeko jokalariak bere tronpeta famatua atera du eta berdegunean izan diren ospakizunetako protagonista izan da minutu batzuetan.

Kopako final-laurdenetan izango da Athletic, Alaves kanporatuta (2-0)

Kopako final-laurdenetan izango da Athletic, Alaves kanporatuta (2-0)

Zuri-gorriak babazorroei gailendu zaizkie Villalibreren golei eta Agirrezabalaren geldituei esker, euskal taldeen arteko Kopako derbian.
Athleticen eta Alavesen arteko Errege Kopako partidaren laburpena

Athleticek Errege Kopako final laurdenetara pasatzea lortu zuen, Alaves 2-0 mendean hartuta. Asier Villalibrek egin zituen bi golak.

Agirrezabala: ''Pozik nago taldea pasa delako eta atea hutsean geratu delako''

Agirrezabala: ''Pozik nago taldea pasa delako eta atea hutsean geratu delako''

Julen Agirrezabala atezainak eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariak pozik agertu ziren Errege Kopan Alavesi irabazi eta fasez pasatzea lortu dutelako.

Asier Villalibre: ''Eraginkortasun handia izan dugu''

Asier Villalibre: ''Eraginkortasun handia izan dugu''

Athleticeko aurrelariuak bi gol sartu ditu Ipuruan, Eibarren aurkakko kanporaketan, Errege Kopako final hamaseirenetan, eta giltzarria izan da Athleticek aurrera egiteko (0-3).

Athleticek Eibarren aurka Kopan lortutako garaipenaren laburpena eta golak (0-3)

Asier Villalibrek, bi, eta Iker Muniainek egindako golek final-zortzirenetarako txartela eman diote talde bilbotarrari.

Asier Villalibre: ''Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela, eta hemen geratuko naizela''

Asier Villalibre: ''Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela, eta hemen geratuko naizela''

Athletic Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, bigarren kanporaketan Cayon menderatuta. Bilboko taldeak 0-3 irabazi du, eta Villalibrek sartu ditu hiru goletako bi. "Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela eta hemen geratuko naizela", esan du gernikarrak.

Asier Villalibre: ''Badakigu Bartzelonako partida zaila izango dela, baina gogotsu gaude''

Asier Villalibre: ''Badakigu Bartzelonako partida zaila izango dela, baina gogotsu gaude''

Athleticeko aurrelariak prentsaurrekoa eman du, asteazkenean, talde zuri-gorria Bartzelonaren aurkako partida prestatzen ari den astearen erdian. Villalibrek adierazi duenez, Bilboko taldea sortuko dituen aukerak baliatzen saiatuko da, eta atzealdean sendo egon beharko du.

Villalibre: ''Jakin dugu Cadizen aurkakoa latza izango zela, baina ondo jokatu dugu eta emaitza ona daramagu''

Villalibre: ''Jakin dugu Cadizen aurkakoa latza izango zela, baina ondo jokatu dugu eta emaitza ona daramagu''

Asier Villalibre Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Cadizen aurka garaipena lortu ostean (3-0), San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Gernika-Lumokoak gol bat sartu du Andaluziarren kontrako neurketan.

Bigarren zati on batek garaipena eman dio Athletici Cadizen aurka (3-0)

Bigarren zati on batek garaipena eman dio Athletici Cadizen aurka (3-0)

Lehen zatian abaguneak bai, baina golik ez izan ondoren, bigarrenean Guruzeta, Villalibre eta Iñaki Williamsen eskutik 'lehoiek' euren saria aurkitu dute.
Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du

Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du

Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).

Alavesek milaka zalerekin ospatu du igoera, Andre Maria Zuriaren plazan

Alavesek milaka zalerekin ospatu du igoera, Andre Maria Zuriaren plazan

Momentu gorena jokalariak eta teknikariak balkoira atera direnean iritsi da, bertan bildutako zaleei hitz batzuk zuzentzeko.
Asier Villalibreren ikuskizuna, Alavesen igoeraren ospakizunean

Asier Villalibreren ikuskizuna, Alavesen igoeraren ospakizunean

Arabarrei igoera eman zien golegileak agindutakoa bete du eta bere tronpeta famatua atera du Andre Mariaren Plazako balkoian.

Villalibre: ''Argi neukan penaltia sartu egingo nuela, oso pozik nago''

Villalibre: ''Argi neukan penaltia sartu egingo nuela, oso pozik nago''

Asier Villalibre Alaveseko jokalariak 129. minutuan sartu zuen Arabako taldeari Levanteren aurka garaipena eman zion gola. Azkenean, Alavesek Lehen Mailara igotzea lortu du. Gernika-Lumoko aurrelariak EITB Mediarekin hitz egin du neurketaren ostean.

Alaveseko zaleen poza, Asier Villalibreren golarekin

Alaveseko zaleen poza, Asier Villalibreren golarekin

Gasteizen partida pantaila erraldoien bidez jarraitu duten zaleek pozez gainezka hartu dute Asier Villalibrek luzapenaren azken minutuan sartutako gola.

Villalibre: ''Lan ona egin dugu eta emaitzetan ikusi da”

Villalibre: ''Lan ona egin dugu eta emaitzetan ikusi da”

Asier Villalibre Alaveseko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du Eibarren aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partida irabazi ostean.

Villalibre: ''Final bateko moduko sentsazioa izango da, eta horrek motibatu egin behar gaitu''

Villalibre: ''Final bateko moduko sentsazioa izango da, eta horrek motibatu egin behar gaitu''

Asier Villalibre Alaveseko jokalaria Radio Vitorian mintzatu da Gasteizko taldeak larunbatean Levanteren kontra jokatuko duen Smart Ligako 38. jardunaldiko norgehiagokaz. Lehiak final itxura duela azpimarratu du Gernikakoak.

Orsai: ''Tu estrella''

Orsai: ''Tu estrella''

Aspanovas minbizia duten umeen gurasoen Bizkaiko elkarteko kideen hitzei musika jarri dio Asier Villalibre, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani Garcia eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalariek osatzen duten musika taldeak. Aspanovasentzat izango da bildutako diru guztia.

Villalibre: ''Amestu ere ez duzu egiten halako debutarekin, oso berezia izan da niretzat''

Villalibre: ''Amestu ere ez duzu egiten halako debutarekin, oso berezia izan da niretzat''

Asier Villalibrek estreinako partida jokatu du Alavesekin. Debuteko neurketan, Eibarren aurkako SmartBank Ligako euskal derbian, bi gol sartu ditu eta garaipena eman dio Gasteizko taldeari.

Villalibrek debutatu eta garaipena eman dio Alavesi Eibarren aurka (2-0)

Villalibrek debutatu eta garaipena eman dio Alavesi Eibarren aurka (2-0)

Gernikako aurrelariak amestutako debuta izan du, bere taldeari garaipena eman dioten bi gol sartuz, euskal derbi oso paretsuan.
Villalibre: ''Argi neukan Athleticetik irtenez gero Alavesera etorriko nintzela''

Villalibre: ''Argi neukan Athleticetik irtenez gero Alavesera etorriko nintzela''

Alavesek Asier Villalibre aurkeztu du. Aurrelaria Athleticek utzita iritsi da Gasteizko taldera denboraldi amaierara arte. Villalibrek prentsaurrekoa eskaini du.

Asier Villalibrek Alaveseko zaleak agurtu ditu, Ibaian lehen aldiz entrenatu aurretik

Asier Villalibrek Alaveseko zaleak agurtu ditu, Ibaian lehen aldiz entrenatu aurretik

Gernikako aurrelaria Athleticek utzita jokatuko du Alavesen, ondorengo hilabeteotan. Larunbatean egin lezake debuta, Mendizorrotzan, Eibarren aurkako euskal derbian (21:00etan hasiko da).

Asier Villalibrek utzita jokatuko du Alavesen denboraldi amaierara arte

Asier Villalibrek utzita jokatuko du Alavesen denboraldi amaierara arte

Gernikako aurrelariak 5 partidetan parte hartu du Athleticekin denboraldi honetan eta Luis Garcia Plazaren aginduetara jardungo du 2022-2023 denboraldia amaitu arte.
Villalibrek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte

Villalibrek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte

Gernika-Lumoko aurrelaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko. Beraz, Asier Villaibrek talde zuri-gorrian jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte.
Villalibre, prest eta gogotsu bere onena emateko

Villalibre, prest eta gogotsu bere onena emateko

Lesioak gaindituta, Asier Villalibre prest dago denboraldiari aurre egiteko. Aurredenboraldian Athleticeko golegile nagusia izan da, eta Ligako lehen partida ere titular hasi zuen.

Athleticek irabazi egin dio Osasunari, eta Europarako aukerekin iritsiko dira azken jardunaldira bilbotarrak

Athleticek irabazi egin dio Osasunari, eta Europarako aukerekin iritsiko dira azken jardunaldira bilbotarrak

Berenguerren eta Villalibreren golei esker bereganatu dute euskal derbia zuri-gorriek, eta Realak Vila-reali irabazi dionez, bizkaitarrek puntu bakarrera dute Konferentzia Ligarako sailkatzeko aukera.
Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek ere positibo eman dute Athleticen

Raul Garciak, Lekuek, Nuñezek eta Villalibrek ere positibo eman dute Athleticen

Horrela, taldeak bost baja ditu gaur-gaurkoz astelehenean, urtarrilak 3, Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duen derbirako.
Golik gabeko berdinketa baino ezin izan du lortu Athleticek Levanteren etxean (0-0)

Golik gabeko berdinketa baino ezin izan du lortu Athleticek Levanteren etxean (0-0)

Zuri-gorriak erabat kamuts ibili dira erasoari begira; gainera, bigarren zatian zelairatu den Asier Villalibre Gernikako aurrelariak min hartu berriro ere, eta zelaia utzi behar izan du.
Villalibre: ''Ez dugu zalantzarik, konfiantzaz gaude eta aurrera goaz''

Villalibre: ''Ez dugu zalantzarik, konfiantzaz gaude eta aurrera goaz''

Asier Villalibre taldekideekin batera entrenatzen hasi da, lesioa atzean utzita.  Nola aurkitzen den azaldu du, Lezamako prentsa-aretoan. Gainera, Cadizen aurkako porrotaz ere hitz egin du.

Yuri baloiarekin ariketak egiten hasi da; Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera aritu dira

Yuri baloiarekin ariketak egiten hasi da; Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera aritu dira

Yuri Berchiche bakarlanean ibili da Lezamako kirol-instalazioetan. Berdegunean korrika egin du, eta baloiarekin ariketak egiten ibili da. Bestalde, Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera entrenatu dira.

Francisekin batera ''Corazon de Tango'' abestiaren bertsioa eginez itzuli da Orsai taldea

Francisekin batera ''Corazon de Tango'' abestiaren bertsioa eginez itzuli da Orsai taldea

Asier Villalibre, Oscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani Garcia eta Iñigo Lekue jokalariek osatutako taldeak Doctor Deseoren abesti mitikoa bertsionatu du, Francisekin batera.

Gernikako haur batzuk, pozarren Villalibrerekin futbolean jokatzen

Gernikako haur batzuk, pozarren Villalibrerekin futbolean jokatzen

Asier Villalibre Athleticeko jokalariak, bere herriko haur batzuekin jokatu du futbolera. Haurrek euren idoloarekin jokatzeko aukera izan ute.

Zubeldiaren eta Villalibreren adierazpenak, euskal derbiaren ostean

Zubeldiaren eta Villalibreren adierazpenak, euskal derbiaren ostean

Igor Zubeldia Realeko jokalariak eta Asier Villalibre Athleticeko futbolariak, berdinduta bukatu den txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko Ligako 29. jardunaldiko partidaren analisia egin dute.

Euskal derbia Kopako finalean: Nola bizi dute protagonistek?

Euskal derbia Kopako finalean: Nola bizi dute protagonistek?

Errege Kopako finalean zelaian arituko diren jokalariekin hitz egin dugu: Asier Villalibre (Athletic), Asier Illarramendi (Reala) eta Mikel Oyarzabal (Reala). Ikusi "Aurten Kopa Geurea da!" saio berezia, osorik, Nahieran.

Villalibre: ''Nabaritzen da gogoa dagoela, ilusioa, giro ona… oso pozik gaude''

Villalibre: ''Nabaritzen da gogoa dagoela, ilusioa, giro ona… oso pozik gaude''

Final historikoaren zain hainbeste denbora egon ondoren, atzerako kontaketa hasi da eta Asier Villalibrek Athleticeko jokalariak zelan dauden adierazi du prentsaurrekoan.

Asier Villalibre: ''Jendea gogotsu dago beste titulu bat ospatzeko''

Asier Villalibre: ''Jendea gogotsu dago beste titulu bat ospatzeko''

Athleticek ibilbide malkartsua izan du Errege Kopako finalera iritsi arte. Bertan Reala izango du aurkari, 2020tik pandemiaren ondorioz atzeratutako finalean.

Errege Kopako finala EITBn jarraitzeko gonbita egin dute Athleticeko jokalariek

Errege Kopako finala EITBn jarraitzeko gonbita egin dute Athleticeko jokalariek

Euskal Telebista erreportaje bereziak prestatzen ari da apirilaren 3ko Kopako finalari beira. Oscar De Marcos, Raul Garcia eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariek mezu hau bidali digute.

Villalibre: ''Musika taldearena hobby bezala hartzen dugu, gure lana futbola da''

Villalibre: ''Musika taldearena hobby bezala hartzen dugu, gure lana futbola da''

Asier Villalibre Athleticeko jokalaria Gazteako 'Gu' saioan egon da. Elkarrizketan, beste taldekide batzuekin duen 'Orsai' taldeari buruz hitz egin du.

1 / 2 Hurrengoa