Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

surfa

Nadia Erostarbe: "Emaitzarekin oso pozik, eta galdutako txandetan asko ikasita nator etxera"

Kepa Iribar | Eitb Media

Surflari zarauztarrak bikain ekin dio munduko Challenger zirkuitoari. Australian jokaturiko bi txapelketatan final laurdenetaraino eta finalerdietaraino iritsi da.

  • WSL-Kody McGregor

    WSL-Kody McGregor

    12:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Challenger zirkuituko ranking-ean laugarren kokatu da Nasia Erostarbe surflari zarauztarra. Denboraldi amaieran lehen bostak CT munduko zirkuitu nagusira sailkatuko dira, baina horretarako beste lau txapelketa falta dira. Bidaia berezia izan da Erostarberentzat, aurrena Tahitira jo zuten Bat Basque Team Fundazioaren eskutik, olinpiar jokoak jokatuko diren Teahupoo olatua ezagutzeko, eta ondoren Australiara bi txapelketak jokatzera. Guztira hilabete eta erdi igaro ditu Nadiak etxetik urrun. Orain atsedena hartzea da asmoa, eta uztailean izango ditu hurrengo hitzordu potoloak: Challenger zirkuituko hirugarren txapelketa Hego Afrikan eta Olinpiar Jokoak.