cerrar buscador

Euskara

1 / 30 Hurrengoa
111 udalerrik osatuko dute UEMA, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren batu baitira

111 udalerrik osatuko dute UEMA, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren batu baitira

"Zubiak zeharka" lelopean, euskararentzat zubi sendoak aldarrikatu ditu Martin Aramendi UEMAko presidenteak Lesakan, Udalerri Euskaldunen Egunean.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.

 

Kontseiluak oldarraldi judizialaren baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Kontseiluak "oldarraldi judizialaren" baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Auzitegi Gorenak ez du onartu Uliazpi Fundazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea. Euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zela jota, 34 zaintzaile plazari zegokion deialdia bertan behera utzi zuen orduko epaiak, eta erabaki hori berretsi du orain Gorenak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak "desadostasun irmoa" adierazi du, Auzitegi Gorenak Uliazpik aurkeztutako errekurtsoa ez izapidetzea erabaki duelako.

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

Euskaraz berba egiten dutenen portzentajea % 25etik gorakoa da 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten du euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten dute.
2024ko Ibilaldia Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da

2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da"

Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Ibilaldia, Getxon ospatuko da aurten San Nikolas ikastolak antolatuta, "Txonbo" lelopean.
'Euskaldungak': ''Euskaldun berriak eta zaharrak ez gara horren ezberdinak; gauza ezberdinetan fijatzen gara''

'Euskaldungak': ''Euskaldun berriak eta zaharrak ez gara horren ezberdinak; gauza ezberdinetan fijatzen gara''

Bizitza errealean oinarritutako anekdotez beteta, euskaldun berrien eta zaharren arteko tira-birak umoretik lantzen dituen antzezlana da Euskaldungak. Horren nondik norakoak azaldu dizkiote Aroa Blanco eta Maite Lopez aktoreek Joseba Arguiñanori.

Sarin Nadupparampil: ''Euskara ikasten ari naiz, beharrezkoa delako bertoko kultura eta historia ezagutzeko''

Sarin Nadupparampil: ''Euskara ikasten ari naiz, beharrezkoa delako bertoko kultura eta historia ezagutzeko''

Sei hizkuntza hitz egiten ditu Indiatik etorritako apaiz klaretar honek. Duela sei urte etorri zen Euskal Herrira; Iruñeara lehenengo, Errenteriara gero eta Leioara azkenik. Euskara ezagutzearen beharraz Errenterian igarri zuen, tokiko kultura eta historia ezagutzeko garrantzitsua delakoan.

Seaskak bere helburua bete eta Beskoitzeko ikastola finantzatzeko adina diru bildu zuen Herri Urratsen

Seaskak bere helburua bete eta Beskoitzeko ikastola finantzatzeko adina diru bildu zuen Herri Urratsen

Peio Jorajuria Iparraldeko ikastolen elkarteko lehendakariak esan du oraindik ez dituztela kontu ekonomikoak itxi, baina "dudarik ez" dute Beskoitzeko ikastola finantzatzeko gaitasuna izango dutela.
Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu eta Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua bildu du Herri Urratsek

Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu eta Beskoitzeko ikastola eraikitzeko dirua bildu du Herri Urratsek

Inoizko Herri Urratsik handiena da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszenatoki berri bat baititu.
Jendetza bertaratu da goizean goizetik Herri Urratsen, zirimiriari aurre eginez

Jendetza bertaratu da goizean goizetik Herri Urratsen, zirimiriari aurre eginez

Inoizko jai handiena izango da, bi gune berrirekin, eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte, tartean talde entzutetsuen kontzertuak.

''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''

''Euskal Herri osoak eraikiko du Beskoitzeko ikastola gaur Herri Urratsen elkartasuna adieraziz''

Horixe adierazi du Peio Jorajuria Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko lehendakariak Senpereko jaiaren atarian.

Gasteiz Antzokiaren egoera desblokeatzeko Gasteizko hainbat euskaltzalek plataforma bat sortu dute

Gasteiz Antzokiaren egoera desblokeatzeko Gasteizko hainbat euskaltzalek plataforma bat sortu dute

Gasteizen, duela urtebete zabaldu behar zuen Gasteiz Antzokiak itxita jarraitzen du, bere bultzatzaileak, Udala eta Lazarraga elkartea blokeo egoeran baitaude 112.000 eurorengatik. Euskararen gune izan behar duen antzokiaren irekiera eskatzeko plataforma bat aurkeztu dute.

 

Puntueus fundazioak bultzatutako Kaixomundua.eus lehiaketaren sari banaketa, EITBren Bilboko egoitzan

Puntueus fundazioak bultzatutako Kaixomundua.eus lehiaketaren sari banaketa, EITBren Bilboko egoitzan

Gazteen artean gaitasun digitalen ezagutza sustatu eta euskarazko eduki digitalak sortzea helburu duen ekimenaren arrakasta nabarmendu dute antolatzaileek zein EITBko ordezkariek. Izan ere, 54 ikastetxetako 1334 ikaslek hartu dute parte, 479 taldeetan banatuta.
Ramon Agirre: ''Oso gaizki dago euskal zinema; oso gutxi egiten da euskaraz, ez dezagun gure burua engaina''

Ramon Agirre: ''Oso gaizki dago euskal zinema; oso gutxi egiten da euskaraz, ez dezagun gure burua engaina''

Estreinatuko dituen hurrengo lanak izan ditu hizpide Ramon Agirrek: 'Lurrez estali' antzezlana eta 'Ehiza' eta 'Norberta' filmak. Dioenez, euskal zinema euskaraz egiten den zinema bada, ez dago osasuntsu. 70 urte beteko ditu aurten, eta nahiago du aitona papera egin etxean egon baino.

13 euskal film labur lehiatuko dira FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian

13 euskal film labur lehiatuko dira FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian

Justo Ezenarro zinemaldiko zuzendariak tokiko talentuaren alde egindako apustua azpimarratu du, sail ofizialean bere tokia emanez: FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK.
Kontxa Laspiur: Nire hileta mezan gaztelera entzuten badut, hilkutxatik irtengo naiz

Kontxa Laspiur: "Nire hileta mezan gaztelera entzuten badut, hilkutxatik irtengo naiz"

Kontxa Laspiur Zabala eibartarra euskalzale sutsua da, ia bizitza osoa euskara erakusten pasa du eta 100 urte betetzear dela, harrituta utzi gaitu haren indarrak. Heriotzari ez dio beldurrik eta aurten hilko dela ere esan digu: "1924an jaio nintzen eta 2024an hilko naiz".
Arkaitz Zarraga (Irakaslea):Helburua bete dugu; euskara klaseak kartzelan orain HABEk antolatuko ditu

Arkaitz Zarraga (Irakaslea):"Helburua bete dugu; euskara klaseak kartzelan orain HABEk antolatuko ditu"

Duela sei zazpi urte hasi zen euskara irakasle talde boluntario bat euskal presoak zeuden kartzeletan klaseak ematen, eta aurten utziko diote modu horretan jarduteari; izan ere, Eusko Jaurlaritzak, HABEk eta espetxe administrazioak hartu dute euskara klaseak emateko ardura.
Hiromi Yoshida: ''Tokion 5 lagun elkartu ginen euskara ikasteko''

Hiromi Yoshida: ''Tokion 5 lagun elkartu ginen euskara ikasteko''

Hiromi Yoshida hizkuntzalari, idazle eta irakasle japoniarraren bisita izan dugu. Euskara irakaslea ere bada Tokioko unibertsitatean eta Etxepare Euskal Institutuko irakurlea izan da.

Marcos Tedin-Uriburu: Nire patua Argentinakoari lotua dagoela uste dut

Marcos Tedin-Uriburu: "Nire patua Argentinakoari lotua dagoela uste dut"

Marcelo Bielsaren erruz hasi zen euskara ikasten Tedin-Uriburu gazte porteñoa, 20 urterekin. Garai hartan, hiru amets erne zitzaizkion: Euskal Herrira etortzea, EITBn lan egitea, eta BERRIA kazetan lan egitea. "Ahalegin handia egin ostean, ametsak bizitzen ari naiz orain".
Spotifyren algoritmo berriak euskal musikari mesede egiten dio

Spotifyren algoritmo berriak euskal musikari mesede egiten dio

Aplikazioari edukian zentratutako filtroak gehitu dizkiotela kontatu digu Lorea Argaratek "B Aldea"n.
Jean-Jules Flesher euskal-utahtarra: ''Geratzea erabaki nuen eta 8 hilabete daramatzat euskara ikasten''

Jean-Jules Flesher euskal-utahtarra: ''Geratzea erabaki nuen eta 8 hilabete daramatzat euskara ikasten''

Jean-Jules Flesher gazte estatubatuarra ezagutu dugu. Iaz Zaldibiako familia batean egin zuen 3 asteko egonaldia "Ateak Ireki" egitasmoaren baitan, eta, behin amaituta, Euskal Herrian geratzeko hautua egin zuen. 8 hilabete daramatza euskara ikasten Maizpide (Lazkao) barnetegian, Lazkaon.

Familia goierritarren bila dabil ''Ateak Ireki'' egitasmoa, euskal diasporako gazteak etxean hartzeko

Familia goierritarren bila dabil ''Ateak Ireki'' egitasmoa, euskal diasporako gazteak etxean hartzeko

Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.

Seaskako ikasleek euskara hutsean egin ahalko dituzte Brebetako azterketak

Seaskako ikasleek euskara hutsean egin ahalko dituzte Brebetako azterketak

Galderak ere euskaraz idatzita egongo dira. Frantziako Hezkuntza Ministerioak jakinarazi dio neurria Euskararen Erakunde Publikoari, eta zehaztu Seaskako ikasleek soilik izango dutela aukera hori. Seaskak dio "albiste ona" dela, baina ez dagoela datorren urteetarako bermerik.
Epaitegi batek euskara jakitetik salbuetsi du Eibarko udaltzain lanpostu bat eskuratzeko

Epaitegi batek euskara jakitetik salbuetsi du Eibarko udaltzain lanpostu bat eskuratzeko

Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta baldintza "baztertzailea" dela argudiatuta. Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio, haren helegitea partzialki onartuta.
Badator Euskaldunen Harrotze Astea: konplexuak alde batera utzi kaleak aktibatzeko unea

Badator Euskaldunen Harrotze Astea: konplexuak alde batera utzi kaleak aktibatzeko unea

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko Sugoi Etxarri eta Intza Gurrutxagak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigute "Dida!"n.
Itziar Mendizabal, interpretea: ''Bikoteka egoten gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak''

Itziar Mendizabal, interpretea: ''Bikoteka egoten gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak''

Espainiako kongresuan aldibereko euskarazko lehen itzulpena Itziar Mendizabalek egin zuen 2023ko irailaren 19an. Dioenez, tentsio puntu bat egon zen egun hartan, baina ilusio berezi bat ere sentitu zuen. Interpreteen lanaren xehetasunak azaldu dizkigu. Sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak.

Iñaki Mendiguren, 'Harry Potter' itzultzeaz: ''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela''

Iñaki Mendiguren, 'Harry Potter' itzultzeaz: ''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela''

Idatzizko itzulpengintzan eskarmentu handia du Iñaki Mendigurenek; EIZIE elkarteko ohorezko bazkidea da. Berak itzuli ditu, besteak beste, 'Harry Potter'ren liburu guztiak; 3.700 orrialde eta 10 urte. Dioenez, itzulpen literarioetatik bakarrik bizitzea ezinezkoa da, bestelakoak ere egin behar dira.

Oihane Agirre, ''Algaraka'' bakarrizketa lehiaketaz: ''Umoreak badauka lekua euskaraz ere bai''

Oihane Agirre, ''Algaraka'' bakarrizketa lehiaketaz: ''Umoreak badauka lekua euskaraz ere bai''

Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Goiena komunikazio taldeak "Algaraka" umorezko bakarrizketa lehiaketa antolatu dute EITBrekin elkarlanean. Oihane Agirrek azaldu digunez, euskarak merezi zuen formatu honetan lekua; apirilaren 19ra arte eman daiteke izena. Primeranen izango da ikusgai.

Valentzian euskara ikasteko genuen modu bakarra kenduko dute, oso haserre gaude

"Valentzian euskara ikasteko genuen modu bakarra kenduko dute, oso haserre gaude"

Valentziako Generalitateak murrizketak iragarri ditu Hizkuntza Eskola Ofizialetan, eta datorren ikasturtean euskarazko aurrez aurreko eskolak kenduko dituzte. Online eskolei eutsiko diete soilik, eta litekeena da 3 irakasle langabezian geratzea.
Markel Baroja: “Kirolaren bitartez gazteek euskararekiko duten pertzepzioa hobetzeko gai garela sinesten dugu”

Markel Baroja: “Kirolaren bitartez gazteek euskararekiko duten pertzepzioa hobetzeko gai garela sinesten dugu”

Kirol arloko EBETE proiektua aurkeztu digu Markel Barojak, proiektuaren arduradunak. Kirolaren bitartez euskararen sustapenean lan egiten dute; horretarako erabiltzen dituzten ekintza desberdinei buruz hitz egin digu Markel Barojak, adibidez, 'Hitzez jolastu' izeneko dinamikari buruz.

Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren eta hautetsien artean, zubiak hautsita

Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren eta hautetsien artean, zubiak hautsita

Aurrez erakundeek emana zuen hitza bete gabe, igoerarik gabeko aurrekontuak onartu ditu Euskararen Erakunde Publikoak. Euskalgintzaren haserrea handia. Hautetsiek onartu dute krisia dela. Euskal konfederazioarentzat, gertatua da haustura.
Gazteei zuzendutako euskarazko meme lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak

Gazteei zuzendutako euskarazko meme lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak

Ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea du helburu ekimenak. Gaia librea da, eta Memeka plataformaren bidez sortu behar dira. Hilaren 21era arte egongo da deialdia irekita, eta onenak 200 euro jasoko ditu.

Amaia Axpe: Gidabaimena euskaraz atera dutenak pozik geratu dira, eta berriro hala egingo luketela diote

Amaia Axpe: "Gidabaimena euskaraz atera dutenak pozik geratu dira, eta berriro hala egingo luketela diote"

Laster gainera, kamioiaren eta atoiaren gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera izango dela aurreratu du Amaia Axpek. Gidabaimenak euskaraz webgunean informazio gehiago.
Inoizko Herri Urratsik handiena izango da maiatzaren 12koa, bi gune gehiago eta eszena berri batekin

Inoizko Herri Urratsik handiena izango da maiatzaren 12koa, bi gune gehiago eta eszena berri batekin

Senpereko lakuan biltzen den dirua Beskoitzen (Lapurdi) 10 urtez barrakoietan izan diren haurrak hartzeko ikastola berri bat egiteko erabiliko da. Besteak beste, Esne Beltza, Neomak, Bele, Nogen eta Eire taldeen musikaz gozatu ahalko da.
Pasaiako Udalak helegitea aurkeztuko du garbitzaile postuetarako B1 eskatzea errefusatzen duten epaien aurka

Pasaiako Udalak helegitea aurkeztuko du garbitzaile postuetarako B1 eskatzea errefusatzen duten epaien aurka

Udalean gehiengoa duten EH Bildu eta EAJren esanetan, "euskararen normalizazioaren aurkako erasoa da" Donostiako bi auzitegik Pasaiako Udalak 15 kale garbitzaileren lanpostuak egonkortzeko lan deialdia baliogabetu izana.
Manex Agirre: ''Argi daukat txapelketak utzi arren, bertsolaritzari lotuta jarraituko dudala''

Manex Agirre: ''Argi daukat txapelketak utzi arren, bertsolaritzari lotuta jarraituko dudala''

Manex Agirrek txapelketak uztea erabaki du eta Arabako txapelketaren finalean iragarri zuen bere agurra. Bertsolariak birritan irabazi izan du Arabako bertsolari txapelketa; "Biba Zuek"en bere ibilbideari buruz hitz egin digu.

Bi epaik diskriminatzailetzat jo dute B1 eskatzea Pasaian kale-garbitzaile lanpostuak lortzeko

Bi epaik "diskriminatzailetzat" jo dute B1 eskatzea Pasaian kale-garbitzaile lanpostuak lortzeko

Epaiek bi partikularrek jarritako helegiteei erantzuten diete, eta lanpostu horietarako izendatutako pertsonek bete beharreko eginkizunen ezaugarriak kontuan hartzen ditu, "ez dutelako justifikatzen euskara jakitea".
''Etorkizuneko erasoen aurka babesteko prebentzio-estrategia berritzaileak ezarri ditugu''

''Etorkizuneko erasoen aurka babesteko prebentzio-estrategia berritzaileak ezarri ditugu''

2014an eman zituen lehen urratsak .EUS domeinuak eta 15.000 erregistro izatera heldu da. 10 urteren buruan domeinuak osasun paregabea izaten jarraitzen duela adierazi du PuntuEus Fundazioaren zuzendari Josu Waliñok.

15.000 domeinu erregistratuta, osasuntsu ospatuko du PuntuEUSek 10. urteurrena

15.000 domeinu erregistratuta, osasuntsu ospatuko du PuntuEUSek 10. urteurrena

2014ko apirilaren 14an sortu ziren aurreneko PuntuEus domeinuak eta epe horretan 15.000 domeinu erregistratu dira. Datorren urteei begira ere erronka ugari dituzte eskuartean, esaterako, erasoen aurka babesteko prebentzio-estrategia berritzaileak ezartzea.
1 / 30 Hurrengoa

  • Nafarroa Oinez

    Nafarroa Oinez

    Nafarroako ikastolen jaiari buruzko albiste guztiak eitb.eus-en

  • Ibilaldia 2023

    Ibilaldia 2023

    Bizkaiko ikastolen jaiari buruzko albiste guztiak eitb.eus-en

  • Euskaraldia

    Euskaraldia

    Euskara erabiltzea sustatzeko kanpainaren azken ordukoa.

  • 3 kluba

    3 kluba

    3 Ene Kantak, Go!azen, 3txulo eta 3zpa4 saioetako bideoak eta bideoklipak, eitb.eus-en ikusgai zuretzat!

  • 3 kluba Youtube-n

    3 kluba Youtube-n

    Go!azen, 3 Ene Kantak, Hardball, marrazki bizidunak, 3txulo eta 3zpa4 saioetako edukiak Youtube-n

  • EuskarAbentura

    EuskarAbentura

    Gazte euskaldunentzako kultur espedizioaren jarraipena, eitb.eus-en.

Euskara Euskararen Txantxangorria ekimen berria euskara… Euskara