cerrar buscador

Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

1 / 30 Hurrengoa
Larrazabalek eta Agirrek jokatuko dute Buruz Buruko B Serieko finala

Larrazabalek eta Agirrek jokatuko dute Buruz Buruko B Serieko finala

Iker Larrazabalek eta Asier Agirrek jokatuko dute B Serieko Buruz Buruko Txapelketako finala. Larrazabalek 8-22 irabazi zion Salaberriari lehen finalerdia; Asier Agirrek, aldiz, 22-19 menderatu zuen Egiguren V.a bigarren finalerdian.

Aritz Erkiagak galdu egin du Bilboko Iron Cup txapelketan, 18 garaipen jarraian eskuratu ostean

Aritz Erkiagak galdu egin du Bilboko Iron Cup txapelketan, 18 garaipen jarraian eskuratu ostean

Iron Cupeko 3. jardunaldian, Aritz Erkiagak galdu egin du, Ibarluzearekin batera, baina, hala ere, multzoko lehen postua lortu dute, eta finalerdietara igaro dira. Urrutia eta Del Rio ere heldu dira finalerdietara, balentria eginda.
2024ko Erremontari txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.
Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri gailendu dira Erremontari saioan, eta lehen postuetan dabiltza

Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri gailendu dira "Erremontari" saioan, eta lehen postuetan dabiltza

Ezkurrak eta Azpirozek Aldabe eta Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta lau puntu batu dituzte; zazpi dituztela, Sagardoaren Txapelketako lider berriak dira. Ansak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea, 15-7, 14-15 eta 8-1.
Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''

Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea mendean hartuta, sei puntu dituzte "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan. Hirugarren jardunaldian, hiru jokotan lortu dute garaipena (15-7, 14-15 eta 8-1).

Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''

Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''

Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta sailkapenean, "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan, lider jarri dira, zazpi puntu dituztela.

Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak

Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak

Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren lehen finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira.

Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost setetara partiden nobedadearekin

Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost setetara partiden nobedadearekin

2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.

Bost setetara partidak, aurtengo Bizkaia Torneoaren nobedade nagusia

Bost setetara partidak, aurtengo Bizkaia Torneoaren nobedade nagusia

Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta hiru tantora jokatuko da. 24 pilotarik hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.
Laso eta Zabalak materiala aukeratu dute finalerdietako neurketarako

Laso eta Zabalak materiala aukeratu dute finalerdietako neurketarako

Lasok eta Zabalak material hautaketa egin dute Labriten larunbatean jokatuko den Buru buruko finalaurrekoetako partidarako.

EITBren Miramongo egoitzak hartu du Erremontari Herriz Herri ekimenaren aurkezpena

EITBren Miramongo egoitzak hartu du "Erremontari Herriz Herri" ekimenaren aurkezpena

EITBren laguntzarekin, erremontea euskal herritarren artean ezagunago egitea lortzen ari da proiektua. Lehen edizioaren arrakastaren ondotik, aurten 17 herritara zabalduko dira jaialdiak, iaz baino zortzi gehiago.
Altunak eta Dariok emandako ikuskizuna

Altunak eta Dariok emandako ikuskizuna

Altunak Dario irabazi zuen (22-19). Dariok erakustaldi izugarria egin zuen eta Altunari zailtasunak jarri zizkion Buruz buruko final erdietako ligaxkako partida irabazteko.

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian gaindituta (22-19)

Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian gaindituta (22-19)

Amezketako pilotariak Iñaki Artola izango du aurkari igandean, Atano pilotalekuan jokatuko den finalerdian.

Lasok aise irabazi dio Zabaletari (10-22)

Lasok aise irabazi dio Zabaletari (10-22)

Unai Lasok erraz menderatu du Jose Javier Zabaleta larunbat arratsaldean Labriten jokatutako partidan. Garaipena lortuta joango da Laso Zabalaren kontrako finalaurrekora. Zabaletak, ostera, ligaxkan partidarik irabazi gabe esan dio agur txapelketari.

Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira

Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira

Goitiak eta Basquek Bilbao Iron Cup txapelketako finalerdietarako txarte lalortu dute, Johan eta Gorka menderatuta 15-14 eta 15-14ko emaitzarekin. Bestalde, bigarren partidan Barandika-Atain bikotea nagusitu da Laducheren eta Manciren kontra (15-13, 10-15 eta 5-3).

Hauek dira ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak

Hauek dira ''Erremontari'' saioko bigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak

Ostegunean, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten; Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek lortu zuten garaipena, Segurola-Larrañaga et Loitegi-Barrenetxea IV.a bikoteen aurka.

Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''

Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''

Javier Urrizak eta Ibai Martirenak bi jokotan hartu dituzte mendean Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea, Sagardoaren Txapelketan, bi jokotan, 15-11 eta 15-7; hala, bost puntu dituzte, "Erremontari" saioaren sailkapenean.

Urrizak eta Martirenak eta Ansa II.ak eta Zubirik garaipena lortu dute, Erremontari saioan

Urrizak eta Martirenak eta Ansa II.ak eta Zubirik garaipena lortu dute, "Erremontari" saioan

Urrizak eta Martirenak bi jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea IV.a, eta Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga. Beñat Segurola eta Iban Larrañaga, bi partidatan bost puntu eskuratuta, sailkapeneko lehen postuan daude.
Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''

Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Iban Larrañaga (7-15, 15-9 eta 8-6); horrenbestez, hiru puntu batu dituzte, Sagardoaren Txapelketan.

Altuna eta Dario, igandeko partida erabakigarrirako prest

Altuna eta Dario, igandeko partida erabakigarrirako prest

Igandean, Astelena frontoian, Dariok eta Altunak partida erabakigarria jokatuko dute finalerdietarako txartela eskuratzeko. Galtzen duena kanpoan geratuko da. Materiala ordea, ez da aitzakia izango.

Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''

Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''

Javi Zabalak Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko du, Ezkurdiak Elordiri irabazi ondoren. Errioxarrak Unai Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 18an Labrit pilotalekuan. Eskuin eskua egoera onenean ez izan arren, Aspeko pilotaria itxaropentsu agertu da partidari begira.

Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako

Zabaletak eta Lasok materiala hautatu dute larunbateko final laurdenetako azken jardunaldirako

Zabaletak eta Lasok ez dute ezer jokatzen partida honetan, alde batetik, Laso final erdietan sailkatuta zegoen jadanik eta Zabaleta txapelketatik kanpo gelditu zen. Hala ere, biek % 100 emango dute larunbatean Labriten.

Manex Pedroarena: Oso pozik gaude, trinketeko txapela oso zaila ikusten genuen

Manex Pedroarena: "Oso pozik gaude, trinketeko txapela oso zaila ikusten genuen"

2022an eta 2016an lortu zuen Nafarroak bi txapelak eskuratzea.
Leire Galdos: Pozik gaude txapela irabazita, eta ni oso gustura atzelari arituta lehen aldiz

Leire Galdos: "Pozik gaude txapela irabazita, eta ni oso gustura atzelari arituta lehen aldiz"

Oiartzuarrak Bizkaia Torneoa irabazi du Amaia Irazustabarrenarekin batera.
Artolaren eta Zabalaren sailkapena aztertu dugu

Artolaren eta Zabalaren sailkapena aztertu dugu

Iker Irribarriak eta Mikel Idoatek buruz buruko txapelketaren nondik norakoak aztertu dituzte. Manex Pedroarena Nafarroako Federazioko ordezkariarekin GRABNIan lorturiko garaipena jorratu dugu. Leire Galdos Bizkaia torneoko txapeldunetako bat elkarrizketatu dugu.

Elordik ezin izango dio txapelari eutsi

Elordik ezin izango dio txapelari eutsi

Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina biak finalerdietatik kanpo geratu dira. Emaitza horri esker, Javi Zabala errioxarra finalerdietan sartu da eta Unai Laso izango du aurkari. 

Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina ez dira final erdietan sailkatu

Ezkurdiak 10-22 irabazi dio Elordiri, baina ez dira final erdietan sailkatu

Elordi eta Ezkurdiaren partidak emandako emaitzei esker Javi Zabala final erdietan sailkatu ahal izan da eta Unai Lasoren aurkaria izango da.

Irazustabarrenak eta Galdosek irabazi dute Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI. Bizkaia Txapelketa

Irazustabarrenak eta Galdosek irabazi dute Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI. Bizkaia Txapelketa

Nagore Martin eta Paula Gorostiaga menderatu dituzte Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean, hiru setetan: 12-10, 7-12 eta 12-9.

Artolak aise irabazi dio Javi Zabalari Labriten (22-8)

Artolak aise irabazi dio Javi Zabalari Labriten (22-8)

Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoak ligaxkako neurketa denak irabazita, final erdietarako sailkatu da. Errioxarrak ordea, bihar Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
18 Zuzenean 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

Emaitzak

jardunaldia 37

Alaves LR21:00 Getafe
Athletic IG19:00 Sevilla
At. Madril IG19:00 Osasuna
Bartzelona IG19:00 Rayo Vall.
Betis IG19:00 R. Sociedad
Cadiz IG19:00 Las Palmas
Mallorca IG19:00 Almeria
Granada IG19:00 Celta
Valentzia IG19:00 Girona
Vila-real IG19:00 R. Madril

INFOGRAFIA

  • Unai Laso gaur

    Unai Laso gaur

    Noiz jokatuko du hurrengo partida Baikoko aurrelari nafarrak?