Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITB, Donostiako Musika Hamabostaldia babesten eta zabaltzen aurten ere

EITB Media

Gorka Etxebeste Euskadi Irratiko eta EITB Musikako zuzendariak joan den ostiralean Tabakaleran egindako aurkezpenean hartu zuen parte, eta gure ikus-entzunezko taldeak kultur hitzordu honekin duen konpromisoa berretsi du.

  • 85. Musika Hamabostaldiaren aurkezpeneko argazkia

    85. Musika Hamabostaldiaren aurkezpeneko argazkia

Bi erakundeen arteko lankidetzaren barruan, abuztuaren 1etik 30era bitartean egingo den 85. Musika Hamabostaldiaren programazio zabalari jarraipen berezia egingo diete gure hedabideek. Gainera, EITBk babestuko du abuztuaren 23an Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak eskainiko duten kontzertua. 

Musika Hamabostaldiko sarreren salmenta bihar hasiko da, www.quincenamusical.eus eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.