Iragarpena
2024/05/03
Mendebaldetik gerturatzen doan fronte baten eskutik lainotzera egingo du eta egunaren bukaeran zerua estalita geratuko da. Euri asko egitea espero ez dugun arren, tanta batzuk egingo ditu han-hemenka egunaren bukaeran. Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du eta harro samar ibiliko da barnealdean eta mendebaldean. Haizearen eta hodeien ondorioz, gaueko tenperatura aurreko egunekoa baino nabarmen altuagoa izango da.
Tenperatura:
2024/05/04
Larunbatean hodeiak eta hego-haizea nagusi. Hodeiak ugariak izango dira egun osoan eta momentu askotan zerua estalita agertuko da; tarteka ostarteak ere zabal daitezke. Noizbehinka euria egingo du, oro har, euri txikia, baina ez da baztertzen arratsaldean zaparrada mardulagoren bat bota dezakeenik. Tenperaturak, hego haize horri esker, gora egingo du eta maximoak 20-23ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 19-21ºC-koak barnealdean.
Tenperatura:
2024/05/05
Giro aldakorra. Goizean, oro har, ostarte politak izango ditugu, eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Orduan hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparrada batzuk botako ditu; baliteke trumoi-ekaitzak ere izatea. Hego-haizea ibiliko da beste behin, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, baina pittin bat igo daitezke.
Tenperatura:
Ostirala
Larunbata
Igandea
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Itsasoaren egoera
2024/05/03
Iparraldeko tarteak izango dira, 2-3ko indarrarekin, hego-osagaira aldatzeko joerarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko tarteekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m-ko olatuak altxatuko ditu, egunaren amaieran 1 m-koak.
2024/05/04
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Egunaren bigarren partean tarteka iparraldekoa ibiliko da 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.
2024/05/05
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-osagaira egingo du, eta azken orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.
PUBLIREPORAJEA
Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?
Tanta hotzari buruzko albisteak eitb.eus-en
2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.
Ekaitzen azken orduko albisteak
Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.
Noiz izango da tenperatura baxuen hurrengo bolada Euskadin eta munduan?
Zer gertatu da gaur Pirinioetako natura-parke eta eski-estazioetan?
Aralar natura parkea ibilbideak
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Natura Parkeko gertakizunak
Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.
Jarraitu suteei buruzko azken ordukoak eitb.eus-en
Euri eskasiaren ondorioz hartuko diren neurrien gaineko berriak
Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak
Argazkiak
Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.
Iragarpena
Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Meteorologia zalantzak
Zure galdera, helbide elektronikoz
Facebook edo Twitterrik ez baduzu, eguraldia@eitb.eus-era ere idatz dezakezu zalantzak argitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa