cerrar buscador

Hauteskundeak 2024 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura maiatzaren 14an egin liteke

Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura maiatzaren 14an egin liteke

Legebiltzarreko Mahaia osatuta, hurrengo astean bateraezintasunen saioa egingo litzateke, eta lehendakaria izendatzeko saioa, berriz, ekainaren erdialdera, ekainaren 9ko Europako hauteskundeak pasata.
Laboristek garaipen historikoa lortu dute Erresuma Batuko udal hauteskundeetan

Laboristek garaipen "historikoa" lortu dute Erresuma Batuko udal hauteskundeetan

Jasotako porrota gorabehera, Alderdi Kontserbadoreak argi dauka Sunak alderdiaren buru izango dela datozen hauteskunde orokorretan.
Hautetsiak gaur hasiko dira legebiltzarkide aktak jasotzen Eusko Legebiltzarrean

Hautetsiak gaur hasiko dira legebiltzarkide aktak jasotzen Eusko Legebiltzarrean

Helegiteak aurkezteko epea amaituta, ostiraletik aurrera parlamentario aktak jaso ahalko dituzte. Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak.
Otegik dio ''berrikuntza demokratikoak kontuan izan behar duela Estatuaren izaera plurinazionala''

Otegik dio ''berrikuntza demokratikoak kontuan izan behar duela Estatuaren izaera plurinazionala''

EH Bilduk Arrasateko Amaia Antzokian elkartu du bere Batzar Nagusia. Apirilaren 21ean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen balorazioa eta testuinguru politikoaren irakurketa egin du koalizio subiranistak.

Sanchez gaur TVEri eskaintzekoa den elkarrizketa debekatzea eskatu diote Hauteskunde Batzordeari ERCk eta PPk

Sanchez gaur TVEri eskaintzekoa den elkarrizketa debekatzea eskatu diote Hauteskunde Batzordeari ERCk eta PPk

Bi alderdiok uste dute Katalunian maiatzaren 12rako deituta dauden bozen atarian, autopromoziorako erabiliko duela Espainiako Gobernuko presidenteak gauean TVE telebista publikoan egingo dioten elkarrizketa.
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan

Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan

EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
EAJ-PSE gobernua akordio handi bat josteko aukera galdu bat da,  Otxandianoren aburuz

EAJ-PSE gobernua "akordio handi bat josteko aukera galdu bat" da, Otxandianoren aburuz

EH Bilduren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ez da gehiengo abertzalerik eta ezkerrekorik EH Bildu gabe". Ildo horretan, esan du orain dela hitz egiteko momentua, eta ez duela balio gero EAJ-PSEren gobernuaren "hipotekak" koalizio subiranistari "bere gain hartzea exijitzea".
Hamar herritarretik zortzik botoa erabakita zuten hauteskunde kanpaina hasi aurretik

Hamar herritarretik zortzik botoa erabakita zuten hauteskunde kanpaina hasi aurretik

Jaurlaritzak hauteskundeen ondoren egindako inkestaren arabera, % 70ek esan dute alderdi beraren alde egiten dutela beti, eta % 19k, berriz, botoa "unearen arabera" aldatzen dutela.
Hasi da atzerriko botoen zenbaketa, baina aldaketarako aukerak urriak dira

Hasi da atzerriko botoen zenbaketa, baina aldaketarako aukerak urriak dira

Araban, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa da.

De Andres: Zail ikusten dut akordioak lortzea, EAJk ezkerrarekin bilatzen ditu eta

De Andres: "Zail ikusten dut akordioak lortzea, EAJk ezkerrarekin bilatzen ditu eta"

EAEko PPren presidentearen aburuz, emaitza "nabarmenak" lortu dituzte, baina "gehiagoren gogoz gelditu gara". EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutenez, "euren nahia inposatuko dute berriro". Sanchezi buruz galdetuta, "dimititzen badu, azaldu ez dituen beste gauza batzuengatik" izango dela esan du.
1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.