Itxi

Faktoria

Sukalde

Sukalde komunitarioa: Herreran jubilatu etxean prestatutako 250 errazio banatzen dituzte astelehenero etxerako

Nagore Telleria | EITB Media

Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.

  • Naiara Retegi, Beñat Irasuegi eta Unax Segues Zituene pasta ekologikoen Errenteriako dendan.

    Naiara Retegi, Beñat Irasuegi eta Unax Segues Zituene pasta ekologikoen Errenteriako dendan.

    29:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basajaun elkarteko Unax Seguesek kontatu digu Euskal Herrian zenbat sukalde huts dauden ikusita hasi zirela buruari bueltaka duela lau bat urte. Elkarte gastronomiko, jubilatu etxe etab.etan gutxi erabiltzen diren azpiegiturak ikusita hasi ziren pentsatzen,sukalde komunitarioa sortu eta leku batean baina talderako sukaldatzea. Krepa, menestra eta oilaskoa prestatzen aritu dira sukaldean.  Inguruko ekoizleena, etikoa eta ahal dela ekologikoa erabiltzen dute lehengai.

Herreran hasi ziren lanean, orain Herreran eta Errenterian ere banatzen dituzte. Laudion eta Iruñean ere badira sukalde komunitarioa sortzeko ahaleginean ari diren taldeak.

Errenteriako Zituene denda da banaketa puntuetako bat, pasta ekologikoa egiten duten obradorean Naiara Retegik hartu gaitu. Beraientzat zenbat pasta egin behar duten jakitea inportantea dela dio, aurreikusi dezaketelako zenbat beharko duten. Badira errazioetan janari finkoak, lekale, entsalada, arroza, pasta, entsalada, kremak edota salda. Gero beti izaten dituzte barazki, haragi eta arraina, aldatzen doazenak.

Sukalde komunitarioen ereduak otorduak planifikatzea ere dakar, bezeroek astebeteko aurrerapenez egiten dituzte eskarak aplikazio bidez.

Beñat Irasuegi tuper bila joan da Zituenera. Hutsak bueltatu eta berriak hartu ditu. Beren etxean eguerdietako bazkaria salbatzen diela kontatu digu. Lehen beti presaka ibiltzen zirela garonazko otorduak prestatu ahal izateko eta orain berriz ondo jaten dutela.