Itxi

Faktoria

Eliza eta ondarea

Xabier Andonegi: "Urduñako mojen komentuarekin eliza tradizionalista eta ultraeskuindarra zabaldu nahi dute"

Oihane Yustos | EITB Media

Urduñako klarisen komentuaren salerosketaren atzean zer dago? Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakasle da Xabier Andonegik eta "Faktoria"n eman ditu azalpenak.

  • Xabier Andonegi, Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakaslea

    Xabier Andonegi, Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakaslea

    15:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harrituta dago Xabier Andonegi Urduñako mojekin gertatzen ari denarekin. Mutrikun apaiz da Andonegi eta Donsotiako erlijio-zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakasle ere bai. Ezagutzen ditu orain komunikabideetan azaltzen ari diren mojak, Andonegi askotan izan da orain saldu nahi duten Derioko komentua, 'modernoa, duela ez asko  berritutakoa' eta hasieran ez zuen ulertu oso zaharkituta dagoen Orduñako komentua. Baina, aurkitu du azalpena: 'mojen burua oso emakume bizkorra da, negoziatzailea eta berak jo zuen sekta edo talde horrengana'. Bere burua Gotzaitzat duen Pablo de Rojas-i buruz ari da, hari dirua eskatu zion abadesak eta honek baietz esan zion baina, trukean, mojei eskatu zien euren taldera hurbildu behar zutela. 'Baldintza hori jarri zuten eta mojek onartu zuten baina, beste bide batekoak ziren, emakume moderno eta irekiak ziren'.

TALDE ULTRAKONTSERBADOREA

Pablo de Rojas Sanchez Francok defendatzen duen eliza oso tradizionalista da, Andonegiren hitzetan. 'Eurentzat oraingo eliza ez da benetakoa, Vatikanoko II.Kontzilitik aurrerako guztia'. Zer esan nahi du horrek? 'Ba jendeak ulertzeko gure aiton-amonek ezagutu zuten eliza. Latina, jantziak, kotxe handiak, jauregi ederrak, gotzaiak horrela bizi ziren eta hau horrela bizi da. Tradiziora lotuta eta ultraeskuindarra'. Are gehiago, iraganeko Palmar de Troyarekin lotura du talde honek, han apaiztuta baita de Rojas Sanchez Franco.

Bilbon ezarri nahi dute Derioko komentua erosita baina, joera ez da berria, Europan sarea zabaltzen ari da, 'Suitza, Austria eta Frantzian' bertan. Talde txikiak dira baina, dezente daude beraz, 'Vatikanoa kezkatzeko arrazoiak' ikusten ditu Xabier Andonegik.