Itxi

Faktoria

EAJ

Egibar: “Berritzea tokatzen da; alderdian erreferentzialtasuna duten pertsonak ere bai, horietako bat naiz”

Imanol de La Varga | EITB Media

Legebiltzarreko lanak utzi berritan, Euskadi Irratiko Faktorian izan da Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea. Euskal agendan sakontzeko beharraz eta alderdi abertzaleen arteko adostasuna lortzearen garrantziaz mintzatu zaigu.

  • JOSEBA EGIBAR

    JOSEBA EGIBAR

    26:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Legebiltzarreko emaitzak aintzat hartuta, Joseba Egibarrek aitortu du EAJk baduela hazteko tartea. Alderdi jeltzaleak gizarte-erreferentzialtasuna lortu behar duela esan du, eta euskal agendan sakontzeko beharraz hitz egin du. Naziogintza eta autogobernuan sakonduko lukeen agenda litzateke, eta besteak beste, osasungintza edota zaintza aipatu ditu. Madrilgo agenda politikoak dakarren iluntasunari argi emateko beharra aldarrikatu du.

Testuinguru aproposa ikusten du autogobernuan sakontzeko. Interpelazio zuzena egin dio PSOEri, orain arte sozialistak izan direlako bide horretan sakontzeko prestutasunik agertu ez dutenak. Esan du, legebiltzarrean egin beharreko lanak eginda daudela.

Egibarrek iksuten du alderdiaren barruan erreferente diren pertsonetan berritze beharra. Bera ere prest agertu da lekukoa emateko, baina, esan digu, bere lantalde eta alderdikideekin aztertuko duela gaia, eta bera prest dagoela edozein tokitatik alderdiaren mesedetan jarduteko.