Itxi

Gizartea

ERREGINAREN KOPA

Donostia, prest Erreginaren Kopako finalerako

EITB MEDIA

Donostia prest dago Realaeko jolakariei babesa adierazteko. Hiria nola apaintzen ari diren ikusi dugu gaur goizean, larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko asmoz. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka. 

0:44
Sagues

Izan ere, milaka jarraitzaile Zaragozako bidean daude jada. Bidaia egingo ez dutenentzat, ekitaldi sorta handia prestatu dute Donostian, Sagueseko gunean. Bertan, hainbat ekimen izango dira egun osoan, hala nola, futbol-txapelketak, puzgarriak edota zuzeneko musika emanaldiak.  

Sagueseko jai erraldoi horretan, EITB ere izango da. "Pausoz pauso bideoa egiten" lelopean, 12:00etatik aurrera, "Irabazi Arte"ko gunea egongo da Sagueseko karpan, errealitate birtualeko bi set berezirekin: telesail ezaguneko protagonisten paperean sartu eta penaltiak jaurti edo geratzeko aukera izango da bertan.

Gainera, Printzesak taldeko Norak, hots, Nahia Sillerok, EITBren guneko aurkezle lanak egingo ditu 17:00etatik aurrera. Bestalde, estreinatu berri den MAKUSI  gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak bere txokoa izango du (12:00etan hasita); eta Gaztearen DJak musikaz girotuko du gunea 14:00etatik aurrera. 16:00etan, berriz, "Go!azen" ikuskizuna egongo da bertan, eta, nola ez, festaz gozatzen ari diren pertsonek final handia zuzenean ikusteko pantaila erraldoia jarriko da.