Itxi

Futbola

Promozioa

Barakaldok Orihuelaren aurka jokatuko du Federazioko Lehen Mailara igotzeko azken fasea

Agentziak | EITB Media

Joaneko partida Los Arcosen jokatuko dute datorren asteburuan, eta itzulikoa, Lasesarren, astebete geroago (ekainaren 1-2an).

  • Barakaldo taldeko jokalariak, gol bat ospatzen

    Barakaldo taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Irudia: EITB Media.

Barakaldok Orihuela izango du aurkari Federazioko Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketan, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan goizean egindako zozketaren arabera. Joaneko partida etxetik kanpo jokatuko dute bizkaitarrek, Los Arcosen, datorren asteburuan, eta itzulikoa, etxean, Lasesarren, astebete geroago, ekainaren 1-2an.

Finalera bidean, Barakaldok Atletico Paso kanporatu zuen finalerdietan, eta 2. multzoko bigarren sailkatu bezala, Orihuelaren aurka berdinduz gero, igoera bizkaitarrek lortuko dute fase erregularrean sailkapen hobea lortu izanagatik.

Orihuelari dagokionez, Alacanteko taldeak Badalona Futur kanporatu zuen lehen kanporaketan, Los Arcosen 1-0 irabazita eta Vicen hutsean berdinduta.

Kanporaketa honetan, lehen partida Los Arcosen jokatuko dute maiatzaren 25-26an, eta bigarrena Lasesarren ekainaren 1-2an.

Kanporaketak

Federazioko Lehen Mailara igotzeko promozioko gainontzeko kanporaketak ondorengo hauek dira: Betis Deportivo-Pontevedra, Zamora-San Sebastian de los Reyes, Marbella-Logroñes eta Numantzia-Yeclano.