Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Eskuetako mina

Zabalak, min hartuta, ez du Buruz Buruko txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko

EITB MEDIA

Aspeko pilotariak eskuetako minez amaitu zuen Lasoren aurkako finalerdia joan den larunbatean; beraz, ez da igandean Zestoan izango.

  • Javi Zabala, Lasoren aurkako partidan.

    Javi Zabala, Lasoren aurkako partidan. Irudia: EITB

Javier Zabala aurrelari errioxarrak ezingo du Iñaki Artolaren aurka jokatu igande honetan Zestoan, 2024ko Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko hitzordua.

Izan ere, joan den larunbatean Labriten Lasoren kontra lehiatutako finalaurrekoan (22-12 galdu zuen) eskuko minez bukatu zuenez, ezin izango du asteburu honetan kantxaratu.

Horrenbestez, Artolarentzat izango da hirugarren lekua, Altuna III-aren aurkako finalaurrekoa galduta (22-10), ezin izan baitzuen finalerako txartela eskuratu.

Horren ondorioz, igande honetan jokatuko den Zestoako jaialdiaren egitaraua honako hau izango da: Elordi-Bikuña vs Jaka-Eskiroz (lehen partida) eta Artola-Imaz vs P. Etxeberria-Zabaleta (bigarren neurketa).