Itxi

Baskonia

Agurra

Marinkovicek Baskonia utziko duela iragarri du

Agentziak | EITB Media

Jokalari serbiarrak gutun bat argitaratu du, zaleei agur esateko. Gasteiz bihotzean eramango duela eta Baskonia “beti” babestuko duela azpimarratu du.

  • Vanja Marinkovic, Endesa Ligako partida batean. Argazkia: EFE

    Vanja Marinkovic, Endesa Ligako partida batean. Argazkia: EFE

Vanja Marinkovicek ez du Baskonian jarraituko datorren denboraldian, eta zaleei agur esateko gutun bat argitaratu du sare sozialetan. Gasteiz "beti bihotzean" izango duela eta Baskonia "beti" babestuko duela azpimarratu du.

Jokalari serbiarrak hiru denboraldi burutu ditu Gasteizen. Kontratua amaituta, litekeena da bere lehendabiziko klubera bueltatzea: Belgradeko Partizanera, hain justu ere.  

"Elkarrengandik banatzeko unea iritsi zaigu", adierazi du gutunean. "Lehenengo egunetik azkeneraino jaso dut zuen babesa eta maitasuna, eta eskertzen dizuet", aitortu die zaleei.

Halaber, esker ona adierazi du hari eta bere emazteari "etxean bezala" sentiarazteagatik.

"Eskerrik asko nire taldekideei, entrenatzaile guztiei, mediku taldeari eta klubeko antolakundeari, jokalari eta pertsona hobea egin nauzuelako. Hurrengora arte", amaitu du.