Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra

2024ko Romandiako Tourraren ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak

EITB MEDIA

Suitzako lasterketa 77. ekitaldia apirilaren 23an hasiko da, asteartean, eta hilaren 28an amaitu, igandean. EITBk zuzenean emango ditu proban izango diren sarrerako etapa eta bost etapak. Besteak beste, Aranburu, Castroviejo, Oscar Rodriguez, Xabier Mikel Azparren eta Markel Beloki izango dira.

  • 2024ko Romandiako Tourraren 5. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

    2024ko Romandiako Tourraren 5. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourra, Suitzako lasterketaren 77. ekitaldia bera, apirilaren 23an hasiko da, asteartean, sarrerako etapa bat eta bost etapa izango ditu, horietako bat banakako erlojupeko bat, eta hilaren 28an amaituko da, igandez. EITBk zuzenean emango du proba, eitb.eus-en eta Euskal Telebistaren bidez (ETB1 eta ETB4); hain zuzen ere, emanaldia 15:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en sarrerakoan eta lehenengo hiru etapetan, eta laugarren eta bosgarren etapetan, ordea, eitb.eus eta ETB4 14:00etan hasiko dira lasterketa ematen eta ETB1en 15:00etan hasiko da saioa.

Aurreikuspena da Romandiako Tourrean izatea, besteak beste, txirrindulari hauek: Adam Yates, Juan Ayuso eta Brandon McNulty (UAE), Aleksandr Vlasov eta Jay Hindley (BORA), Alexey Lutsenko (Astana), Simon Yates (Jayco-AlUla) eta Carlos Rodriguez eta Egan Bernal (INEOS Grenadiers). Halaber, Euskal Herriko ziklista hauek izango dira: Alex Aranburu (Movistar), Jonathan Castroviejo eta Oscar Rodriguez (INEOS), Xabier Mikel Azparren (Q36.5) eta Markel Beloki (EF Education-EasyPost).

2024ko Romandiako Tourraren etapetako profilak

Sarrerako etapa (apirilak 23, asteartea): Payerne-Payerne, 2,28 kilometro

2024ko Romandiako Tourraren sarrerako etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren sarrerako etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

1. etapa (apirilak 24, asteazkena): Chateaux d'Oex-Friburgo, 165,7 kilometro

2024ko Romandiako Tourraren 1. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren 1. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2. etapa (apirilak 25, osteguna): Friburgo-Salvan/Les Marecottes, 171 kilometro

2024ko Romandiako Tourraren 2. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren 2. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

3. etapa (apirilak 26, ostirala): Oron-Oron, 15,51 kilometro, banakako erlojupekoa

2024ko Romandiako Tourraren 3. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren 3. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

4. etapa (apirilak 27, larunbata): Saillon-Leysin, 151,7 kilometro

2024ko Romandiako Tourraren 4. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren 4. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

5. etapa (apirilak 28, igandea): Vernier-Vernier, 150,8 kilometro

2024ko Romandiako Tourraren 5. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.

2024ko Romandiako Tourraren 5. etapa. Irudia: tourderomandie.ch.