Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

Foals, Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren kartelburua

Hiru gunetako batean, jaialdiko protagonista bihurtuko da Oxfordeko taldea. Foals ez ezik, besteak beste, Pixies, New Order, M83 , Years & Years eta WAS ere arituko dira Kobeta mendian.

Foals, 2005ean Oxforden jaiotako indie rock taldea, Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioko kartelburuetako bat izango da. Oraindik zehaztu gabe dago zein egunetan igoko den oholtzara.

Estudioko sei lan argitaratu dituzte orain arte, eta ohikoa da aipatu taldea munduko musika-jaialdi ezagunenetan ikustea; adibidez, Glastonburyn eta Coachellan aritu izan da. Halaber, taldea ezaguna da Mercury, NME eta Q sarietan izandako arrakastagatik. Oparoa da, horrenbestez, Foalsen orain arteko musika-ibilbidea.

Aurerikusitakoaren arabera, kanturik mitikoenak ez ezik, What went down taldearen azken diskoko abestiak ere taularatuko dituzte Bilbon.

Modu horretan, Pixies, Father John Misty, Courtney Barnett, M83, Jose Gonzalez, New Order, Hot Chip, WAS, Years & Years, Wolf Alice eta Hola a todo el mundo taldeekin partekatuko dute oholtza, uztailaren 7tik 9ra.

Kartelburuak

Dagoeneko bi dira orain arte iragarritako kartelburuak. Dena den, eguneko kartelburu bat baino gehiago egongo direla jakinarazi dute gaur antolatzaileek.

Sarrerak

Hiru eguneko bonoa 116 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.