Albisteak

Ezustekoa

Phil Rudd bateria-jotzailea ez da AC/DCren promozioko argazkian ageri

L.Z. | eitb.eus

Malcomen hutsunearen ostean, taldeko bateria-jotzailearen inguruko ezjakintasunak urduri ditu AC/DCren jarraitzaileak.

Phil Rudd bateria-jotzaileak AC/DCren "Play Ball" eta "Rock or Bust" bideoklip berrien grabazioan parte hartu ez zuela eman genuen jakitera duela egun batzuk. Horrek, susmoak eta ezinegona eragin zituen talde australiarraren jarraitzaileen artean.

Rudden hutsuneari buruz galdetuta, "familiako emergentzia" batekin arrazoitu zuen Brian Johnsonek haren falta.

Dena den, egun batzuk geroago, AC/DC taldearen aurreneko argazki ofiziala iritsi da, eta bertan ez dago Phil Rudden arrastorik.

Haren lekua, ordea, ez du inork bete. Argazkian Steve Young azaltzen da Malcomen ordez, baina ez da bateria-jotzailerik ageri.

Londresen izan zirenean; hots bideoklipak grabatzen aritu zirenean, Bob Richardsek hartu zuen Rudeen tokia.