Albisteak

Bira

Lau zuzeneko iragarri ditu Berri Txarrakek 2016rako, oraingoz

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Orain arte baieztatutako kontzertu guztiak Espainiako Estatuko musika-jaialdietan dira.

  • Berri Txarrak 2015. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak 2015. Argazkia: Tom Hagen

Denbora da poligrafo bakarra disko hirukoitza argitaratu zuenetik, Berri Txarrak gelditu gabe ibili da. Atzera eta aurrera ibili ostean, badirudi epe laburrean, behintzat, ez dutela Espainiako Estatutik kanpo joateko asmorik. Haatik, Euskal Herrian ere ez dute, oraingoz, kontzerturik iragarri.

Hala, apirila eta uztaila bitartean Asturiasen, Albaceten, Cadizen eta Badajozen arituko dira Gorka Urbizu eta taldekideak, aipatu ordenan. Hain zuzen ere, Gijon Sound Festival jaialdian dute aurreneko hitzordua. Gerora, Viña Rockeko agertokia zapalduko dute, eta udako lehen kontzertua Cadizeko Cabo de Plata festibalean iragarri dute. Amaitzeko, Granirock da iragarritako azken jaialdia.

Dena dela, ziur asko, horiexek ez dira aurtengo emanaldi bakarrak izango.

 

zango.