Itxi

prentsa oharrak

Gatibu musika taldeko kidea

Haimar Arejita izango da asteartean "Aperitifean"

A.A.

Euskadi Irratia

Sei urteko ibilbidea egin du Gatibu musika taldeak eta hiru disko ditu kalean, azkena, Sasi guztien azpitik eta laino guztien gainetik.

Asteartean, eguerditik aurrera, Haimar Arejita Gatibu musika taldeko gitarrajoleak bere musika ibilbideari buruz hitz egingo du "Aperitifean". Duela sei urte taldeko kide izatera nola iritsi zen kontatuko du eta kaleratu duten azkeneko diskoaren nondik norakoak ere azalduko ditu. Seigarren lana da Sasi guztien azpitik eta laino guztien gainetik izenburupean datorren hau.