Itxi

Artea

Erakusketa

Tempelhof, Begoña Zuberoren begietatik

Erredakzioa

Alemaniako hiriburuko aerodromo mitikoa aitzakia da XX. mendeko Berlinen edertasunera eta berezitasunera hurbiltzeko. Argazkiak Donostiako Altxerri galerian daude ikusgai.

Begoña Zubero argazkilari euskaldunak ''Tempelhof'' erakusketa aurkezten ari da egunotan Donostiako Altxerri erakusketa-aretoan. Berlineko aireportuan egindako argazkiak dira, eta Exit argitaletxeak kaleratu du liburu batean.&' || 'nbsp;

2008tik hegazkinen trafikora itxita dago ''Tempelhof'', Berlineko aireportua. Argazkilaritza proiektu ezberdinak kaleratu ditu Exit argitaletxeak, Espainiako zein nazioarteko argazkilarien lanekin (ezagunak zein ezezagunak), interesezkoak eta argitaratu gabeak diren bitartean.&' || 'nbsp;

"Europako azken mendeko historian biziraun duten eta historia garaikidearen parte diren eraikinen artean, Tempelhof bikaina da, ez bakarrik hiriaren diseinu eta eraikuntza bezala, hiriaren sinboloa eta hiriaren bizitzaren momentu historiko baten parte izan delako. Bere itxiera definitiboa da, XX. mendeko Berlineko bizimodua XXI.ean aldatuz", azaldu du argazkilariak.