Zinema
Emanaldia
Kimuakeko film laburrak, Victoria Eugenian
Erredakzioa
Aukeratutako zortzi film laburrak ikusi ahal izango dira, eta egile batzuek aurkezpena egingo dute.
Victoria Eugenia Antzokiak iazko euskal film laburren aukeraketa baten emanaldia eskainiko du eta egileetako askok parte hartuko dute. 20:00etatik aurrera izango da eta hauek dira aukeratutako film laburrak:&' || 'nbsp;5 recuerdos (Oriana Alcaine eta Alejandra Marquezena), Ahate pasa (Koldo Almandozena), Amona Putz! (Telmo Esnalena), Dirty Martini (Iban del Camporena), Él nunca lo haría (Anartz Zuazuarena), Los que lloran solos (David Gonzalez Rudiezena), Marisa (Nacho Vigalondorena) eta La presa (Jorge Riverorena).
Kimuakeko edizio berri honetan, inoiz baino film labur gehiago jaso dituzte aurten arduradunek; joan den urtean, esaterako, 52 film hartu zituzten, aurreko ekitaldi guztietan baino gehiago. Bi genero nabarmentzen dira aurtengo katalogoan: komedia eta dokumentala; drama, animazioa eta beste hainbat genero, berriz, katalogotik kanpo gelditu dira. Aukeratutako bi film labur euskaraz filmatuta daude, eta bat ingelesez.
Sarrerak salgai daude, 3,70 euroren truke.