Itxi

kultura

Ballet-suite

'Sorgineta'ren bertsio berritua, EOSen eskutik

Erredakzioa

Andres Orozco Estradak zuzenduko du ballet-suite delakoa eta Kukai dantza-konpainiarekin eta Andra Mari koralarekin arituko dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean estreinatuko du Sorgineta ballet-suitearen bertsio berritua. Jose de Olaizolak idatzi zuen eta Kukai dantza-konpainia eta Andra Mari korala izango ditu lagun.

Abonamenduko denboraldiaren seigarren kontzertuak izango dira:&' || 'nbsp;gaur bertan eta 25ean Donostiako Kursaalean, 23an Bilboko Euskaldunan, 26an Gasteizko Antzoki Zaharrean eta 27an Iruñeako Baluarten.

Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, euskal orkestrak Olaizolaren Sorgineta berreskuratu du. 60eko hamarkadan arrakasta handiz interpretatu zuten eta Tomas Araguesek 2005ean bertsio berritua idatzi zuen.

Sorgineta lanean, bederatzi dantzari izango dira eszenatoki gainean eta pertsonaia ezberdinak interpretatuko dituzte, lengoaia koreografiko propio batekin.

Errenteriako Andra Mari koralak parte hartuko du, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean. Txistua orkestraren elementu bat bezala aurkezten du bertsio berritu honek.