Musika
Kontzertua
Trilok Gurtu, 365 Jazz Bilbao zikloaren lehen izen handia
Erredakzioa
Charlie Haden, Don Byron, Carla Bley eta Luciana Souza brasildarra izango dira maiatzera arte Bilboko hotel eta kulturgunetan.
Indiako Trilok Gurtu perkusio jotzaile eta konposatzaileak Bilboko jazz denboraldiari hasiera emango dio Arriaga Antzokian. Bere taldearekin batera, Massical, bere azkenengo diskoa aurkeztuko du.
Mundu mailako perkusio jotzaile onenetarikoa da eta ekialdeko eta mendebaldeko erritmoak uztartzen ditu. Jazz, rock, musika klasikoa eta Indiako eta Afrikako musika lantzen du, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Bilbao 700 Fundazioak bultzatzen du 365 Jazz Bilbao eta aurten bigarren edizioa izango da. Otsaila eta maiatza artean izango da hiriko kulturgune garrantzitsuenetan, Campos Eliseos Antzokia zaharberritua eta hainbat hoteletan, besteak beste.
Charlie Haden, Don Byron, Carla Bley eta Luciana Souza brasildarra izango dira maiatzera arte.