Itxi

Artea

Omenaldia

Euskal diasporaren historia, New Yorken ikusgai

Erredakzioa

XX. mende hasieran AEBetara emigratu zuten euskaldunen gorabeherak azaltzen du erakusketak. Datorren maiatzaren 9ra arte bisitatu daiteke.

XX. mende hasieran AEBetara joan ziren euskaldunak dira New Yorkeko Ellis Island irlan, Askatasunaren Estatuaren ondoan, inauguratu berri duten erakustaren protagonistak.

"Hidden in Plain Sight: the Basques" ("Begi bistan ezkutuak: euskaldunak") izenburupean, euskaldunen hizkuntza, ohiturak eta balorean ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketak, baita herrialde horretara emigratzeko izan zituzten arrazoiak jakiteko ere.

Eusko Jaurlaritzak eta Boiseko (Idaho) Kultur Etxeak bultzatuta, euskal artearen piezez , historiako eta euskal kulturako testuez, umeentzako sail elkarreragileaz eta euskarazko soinudun artxiboz osatuta dago erakustaldia. Honekin batera, Euskadiko baserrien, kostaldeko, mendien paisaien, industriaren eta elizen irudiak ere hartzen ditu.

Datorren maiatzean Idahoren hiriburua den Boise herrialdera eramango dute erakusketa, uztailaren 28tik abuztuaren 1a arte euskal Jaialdia ospatuko baitute. Egun, 50.000 euskaldun baino gehiago bizi dira AEBen.