telebista
Astearte honetan
Santimamiñeko kobazuloen erreprodukzio birtuala, "Forum" saioan
A.H.
EITB
David Barberok Unai Extremo elkarrizketatuko du goizeko 08:00etatik aurrera.
Unai Extremo Santimamiñeko kobazuloen erreprodukzio digitala egin duen taldeko kide da eta bere lana hizpide, astearteko gonbidatua izango da egunero emititzen den "Forum" saioan. Elkarrizketan zehar, aplikazio digitalaren ezaugarri tekniko eta informatikoez arituko da David Barbero aurkezlearekin eta, horrez gain, kobazulo famatuetan bisita birtualak egiteko moduaz hitz egingo du.
"Forum" astearte honetan dago ikusgai goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.