Itxi

Artea

Espresionismotik pop-artera

Hiru erakusketa egingo ditu urtean Guggenheimek bere lanekin

Erredakzioa

Otsailaren 16an irekiko ditu ateak lehenak, Warhol, Oteiza edo Chillida bezalako egileen lanekin. Museoaren lanekin bakarrik egindako lehen erakusketa da.

Bilboko Guggenheim Museoak erakusketa berri bat irekiko du otsailaren 16an:&' || 'nbsp;bere lanetako artelan esanguratsuenak erakutsiko ditu. Urtero hiru egingo dituzte eta Museoaren bildumak jasoko dituzte ordena kronologikoan.

Juan Ignacio Vidarte zuzendariak azaldu duenez, 102 lan propioz osaturiko bilduma egin du museoak eta urtero-urtero ezagutzeko aukera emango digu. Aukeraketa horietako lehena otsailaren 16an irekiko dute, 1950 eta 1970 urteen bitartean egindako artelanekin. Bilboko Guggenheim Museoaren bildumaren hogei urteetako garapena izango da ikusgai.

Bi aretotan izango da ikusgai erakusketa eta esan bezala, bakarrik museoaren lanekin egingo dute. Lehenengoan, sei lan izango dira, New Yorkeko eskolako lau artistenak:&' || 'nbsp;Mark Rothko, Robert Motherwell, Clyfford Still eta Willem de Kooning. Rothko artistaren Izenbururik gabe lanarekin hasten da, museoaren bildumaren "maisulanetako bat". Tamainu handikoak ere badaude (bi metro baino gehiagokoak).

Cy Twomblyren maisulana dago ikusgai bigarren aretoan. Robert Rauschenbergen, Andy Warholen eta James Rosenquisten lanak ere ikus daitezke bertan (Barcaza, Ciento cincuenta Marilyns multicolores eta Capsula flamenco lanekin, hurrenez hurren). Pop-art delakoaren estiloa somatu daiteke lan hauetan:&' || 'nbsp;masentzat egindako artea, etab. Gainera, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren lanak daude ikusgai.