Musika
Otsailak 19
'Art After Dark' programak musikaz beteko du Guggenheima berriz ere
Erredakzioa
Berlingo giro elektronikoko DJ gailenetako bi Bilboko Museoan izango dira gaur. Kiki finlandiarrak eta Sascha Funke DJak musika jarriko diote Robert Rauchenberg artistaren erakusketari.
Art After Dark programaren saio berria hartuko du gaur Guggenheim Bilbao Museoak. Bilboko&' || 'nbsp;Fever aretoarekin batera antolatu ohi dute musika eta artea uztartzen dituen programa. Hilero, bertako zein nazioarteko DJen musika ekartzen du programak Bizkaiko hiriburura.
Oraingoan Europako giro elektronikoko bi DJ onenetakoen proposamenak izango dira entzungai. Kiki finlandiarrak eta Sascha Funke DJak musika jarriko diote ireki berri duten Robert Rauchenberg artistaren erakusketari.
Programa:
22:00etan: Musika elektronikoa: AUTO (Fever, Bilbo)
Fever Klubaren sortzaileetako bat da Auto. Bere saioetan musika elektroniko finena, azken belaunaldiko tech-house-a eta pop nabardura leunak dira nagusi.
23:00etan: BPitch Control Showcase musika elektronikoa: KIKI LIVE (BPitch Control, Alemania)
Kiki artista finlandiarra BPitch Control-eko ikasle gailenetako bat da. Azken urteetan Berlinen eman den musika iraultzaren adierazle honek Kaiku aurkeztuko digu, zain eduki gaituen bere bigarren diskoa. Horren aurretik egin ditu maxi gogoangarriak eta Run With Me (musika modernoan klasikoa) disko bikainaren munduko bira.
00:00etan: BPitch Control Showcase musika elektronikoa: SASCHA FUNKE (BPitch Control, Alemania)
Sascha Funke BPitch Control familia handiko beste kideetako bat da. Argitaratu dituen diskoek (Bravo eta Mango LPak, eta 12”ko hainbat disko), nahasketek (Stimming, Gui Boratto eta Dave DK-en kantenak, adibidez) eta nazioartean egiten dituen lan bikainek ekoizle eta DJ gisa duen izen ona areagotu dute.
Sarreren prezioa 12 eurotakoa da (8 euro Museoaren laguntzat) eta salgai daude Guggenheim museoan.